GARA > Idatzia > Irrati-telebista

Tele Joseba

Ines INTXAUSTI
Crítica de televisión

Bilboko Jaietan zehar -hau da, joan den azken zazpi egunetan zehar- Tele B-k (Teleboina delako Tele Bilbao) 24 orduko programazioa, hau da programazio osoa, eskeini dio, zentzu zabalean, noski, Aste Nagusiari. Ez da besterik izan kate horretan. Eta haratago doaz. Urtero errepikatzen dituzte ihazko eta aintzineko txiste berdinak, sail bereak eta gonbidatuak inolako esfortzu edota ekarpenik egin gabe. Hori guztia jakinda nekez asmatuko zenukete: Bilboko audientzia orokorra bere alde egiten du eta denek ageri nahi dute burua bertan. Delirantea da. Joseba Solozabalek gidatzen (zozer esateko, kar, kar!) du etengabeko saioa. Normalean hiruzpalau aldiz errepikatzen dute ekoizpena (nolabait deskribatzeko, kor, kor!). Plato erdian ohe bat jarri dute, Solozabal den giza mota partikularrak, hartu ditzan bere gonbidatuak zein laguntzaile bekario efebo-arrak. Aurten -eredu gisa, noski- berriro eraman ditu Maria San Gil eta Alfonso Basagoiti. Seguru nago ihaz ere kontatu nizuela gauza bera baina ezin diot ebitatu aurtego komentario berdina egiteari. 2006. Aste nagusian Solozabalek buztana jatera (bere konnotazio eufemistiko guztiekin) gonbidatu zuen Basagoiti jauna. Aurten aitzakiari ondo eutsiz PPko zinegotzi bilbotarrak bere segapotoan zeukan argazkia erakutsi zigun non eta Leopoldo Barredak ere agertzen zen zezne buztana jaten. «Inoiz frogatu dudan buztan hotzena eta bigunegia eskeini zenidan ihaz, Joseba» esanez agertu zen une hartan Basagoitik. Josebak ere maila berean zebilen: «Nik ez dut inoiz buztan hotzik izan...». Zer iruditzen?. Interesantea ezta? Onena Maria San Gilen jarrera festiboa izan zen, zalantzarik gabe. Emakumeak politika kontuak alde batera utzita ekin zion elkarrizketari (zeozer adierazteko, ker, ker!). Non datza saio honen esistentziaren sekretua?. Ez dakit. Urtero egiten duten lankideen casting-a zein eritzirekin egiten duten asmatzea ezinezkoa da. Txosnaz txozna ibiltzen dira inongo helbururik ezta errealizadorerik gabe. Edozeinek graba zitzaken halako irudiekin osatzen dituztelako bekario bakoitzaren lana.

Aste Nagusia Nagusiegia Solo-zabalentzat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo