GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bizkaiko eta Arabako urtegiek iaz baino ur gehiago dute

GARA |

Zadorra ibaiko Ullibarri eta Santa Engraziako Urrunaga urtegi arabarrek, Bizkaia eta Araba hornitzen dituztenak, 169 hektometro kubikoko edukiera dute bien artean. Lakuako Ingurumen Sailak aditzera eman duenez, iaz baino 48 hektometro kubiko gehiago dituzte aipatu bi urtegiek, eta beren ur maila %75 baino gehiagokoa da.

Egun Ullibarri urtegia da EAEko urtegirik garrantzitsuena eta 146 hektometro kubikoko edukiera du. Aurten urtegiaren %77 dago beteta, eta iaz, garai honetan %57n zegoen.

Urrunagako urtegiari dagokionez, aurtengo ur kopurua iazkoa baino dezente altuagoa da. Aurten, bere edukieraren %79 du, eta iaz %53ra baino ez zen heltzen.

Abuztuko euri jasak azkar sumatu dira, beraz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo