Aizkora
Faboritoek ez dute hutsik egin Bizkaiko Irekian
J.L.| DONOSTIA
Faboritoek ez dute hutsik egin Bizkaiko Irekian, eta beren neurketak irabazi zituzten. Bi izan dira, eta estuena, dudarik gabe, Larrea-Lopezek eta Garitaonaindia-Larretxeak jokatu zutena izan zen.
Amaieran, Garitaonaindiak eta Larretxeak irabazi zuten, baina 19 segundoko aldea bakarrik egon zen. Kolpekakoan irabazleak atera ziren garaile hiru kolpegatik, baina bigarren proban, galtzaileek irabazi zuten. Gakoa hirugarren proban egon zen, ordea, han ateratako aldeak erabaki baitzuen amaierako saioa, nahiz eta biko bakoitzak, gero, saio bana irabazi zuen. 21.13 izan zen irabazleen denbora, eta 21.32, galtzaileena.
Olasagasti-Zelaik eta Arrospide-Aldapek jokatu zuten saioan ez zen honelako emoziorik izan, alde handia izan baitzen amaieran Arrospideren eta Aldaperen alde. Saioko proba guztiak irabazi zituzten, eta amaieran, lan guztiak burutu ahal izateko 20 minutu eta 8 segundo behar izan zituzten, galtzaileek, berriz, 3.59 gehiago.