GARA > Idatzia > Athletic

Caparrosenek Nou Campen daukate hurrengo erronka

Oraindik eraikitze fasean dagoen talde baten isla

Bizkaitarrek erruz ordaindu zuten Iraola, Orbaiz eta Yesteren falta. Bestetik, zuri-gorrien jokoak dezente hobetu beharko du gol aukera gehiago sortzeko.

p039_f01_097x196.jpg

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Liga hasierak Athletici buruzko zalantzak handitu ditu. Gehienbat, taldea bigarren zatian erasoko jokoa eraiki ezinean ibili zelako. Hortaz, aurten pazientzia handia beharko dute zuri-gorrien zaleek. Izan ere, bizkaitarrena oraindik garapen fasean dagoen taldea da, eta hori argi geratu zen Osasunaren aurka. Gainera, Yeste, Orbaiz eta Iraola min hartuta daude, eta horrek ez du asko lagundu egoera leuntzen. Hala ere, usurbildarra Bartzelonaren kontrako partidan izango da.

Caparrosenek gogo biziz ekin zioten partidari, eta lehendabiziko ordu erdian markagailuan aurreratzeko aukera bat baino gehiago izan zuten. Baina minutuak aurrera joan ahala, Bilbon egiten zuen bero itogarriagatik, jokoaren erritmoa asko jaitsi zen. Horiek hala, bigarren zatian beste arean jokatzeko zailtasun handiak izan zituzten. Alde horretatik, defentsako lerroaren eta erasokoaren arteko baloi trantsizioa oso motela izan zen. Beharbada, Athleticen bi piboteen posizioak eta punta-erdi baten faltak egoera hori larritu zuten. Izan ere, Javi Martinezek, Tikok edo Muñozek Osasunaren zelaitik urrun hartzen zuten baloia, eta aurrelariengandik metro askotara zeuden.

Bartzelonari aurre egin behar

Orain, Camp Noun jokatu behar duten norgehiagokari begira, zuri-gorriek Osasunaren aurka erakutsitako sendotasun defentsiboari tinko eutsi beharko diote. Ziurrenik, Aitor Ocio ez da kataluniarren kontrako partidan izango. Zuri-gorrien atzealdeko liderra izan behar omen du gasteiztarrak, eta klubak jokalariari ateratako bigarren txartel horia errekurritu du. Hala ere, ez dirudi Ociok jokatzeko aukera asko izango duenik. Horrenbestez, Caparros Prietoren, Ustaritzen, Murilloren edo Javi Martinezen artean hautatzera behartuta egongo da.

Denboraldi-aurrean ikusitakoaren arabera, Prietok izango luke aukera gehien, baina dimoztarrak arazo fisikoak ditu, eta Nou Campen jokatzeko moduan dagoen ikusi beharko da. Ustaritz ere oraindik ez da guztiz sendatu. Hortaz, beharbada Javi Martinezek beteko du Ocioren hutsunea.

Aiegikoak erdialdea utziz gero, baliteke Pablo Orbaiz taldera itzultzea. Bestela, Muñozek eta Tikok beste inork baino aukera gehiago dute. Hala ere, Ander Murillok postu horretan joka dezake ere bai.

Hegalean David Lopez egotea ziurra da; ez, ordea, Etxeberria. Elgoibartarrak gainkarga bat du eta ikusi beharko da Bartzelonako partidan aritzeko moduan den. Haren ordez, David Cuellar, Susaeta edota Gabilondo -Lopez eskuinera pasatuta- aritzeko moduan egongo lirateke.

Azkenik, aurrelarien atalean, Caparrosek bere sistemari eusten badio, Adurizek eta Llorentek jokatuko dute. Dena den, ez da harritzekoa izango Bartzelonaren aurkako norgehiagokan aurrelari bakarra, Aritz Aduriz donostiarra, zelairatzea.

 

Demanda de conciliación de Txato Núñez al club

El culebrón originado por García Macua, aún en campaña electoral, al anunciar que prescindiría de los servicios de Sabino Padilla y Txato Núñez continúa deparando capítulos. Una vez que el galeno está fuera del club, el Athletic prosigue intentando dar salida a la situación del ex delegado del primer equipo. Así, ayer se conoció que Núñez ha demandado en conciliación a la entidad de Ibaigane ante el el servicio de Mediación, Arbitraje y Conciliación de la Dirección de Trabajo de Lakua. En dicha reclamación, el tolosarra imputa «un eventual incumplimiento grave de sus obligaciones como empresa» al Athletic y afirma haber sido «despedido el 19 julio». Siempre, según la nota de prensa que emitió el conjunto rojiblanco en su web.

Nuñez reclama al Athletic el pago íntegro de la cláusula de blindaje cifrada en 900.000 euros. Además, el ex jugador rojiblanco en los años ochenta solicita otros 250.000 euros al Athletic en concepto de indemnización por los perjuicios que a su entender le ha ocasionado la entidad de Ibaigane en su «dignidad personal» y por «los daños físicos y morales» que le ha supuesto este hecho.

La celebración de los actos de conciliación está prevista para el próximo 4 de setiembre a las 10.15.

Con este anuncio, la Junta presidida por García Macua cumple su línea de «transparencia» anunciada durante la campaña electoral. No obstante, tampoco estaría de más que dicha claridad se plasmase también a la hora de saber la cuantía real de los emolumentos de algunos profesionales, jugadores o responsables de Lezama, contratados por la nueva junta directiva.

B.Z.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo