Turrillas aske utzi dute Estatu frantsesak kanporatu ondoren
GARA |
Askatasunak jakinarazi zuenez, Jose Luis Turrillas preso politikoa aske geratu zen atzo eguerdian Barajasko aireportura heltzerakoan Estatu frantse- sak kanporatu ondoren.
Zortzi urteko kartzela zigorra bete eta gero Estatu frantsesak espainolaren esku utzi zuen, baina azkenean Euskal Herrira itzuli ahal izan du Debakoak. Iluntzean bertan lehen harrera ekitaldia egin zioten herrian 200 bat lagunek, ikurrinez inguratuta eta besarkaden artean. Datorren ostiralean kenduko du bere argazkia elkartetik, Etxerat-ek antolatutako elkarretaratzearen ondotik.
Turrillas 1999ko irailean atxilotu zuten Baionan, ETAko militante izatea egotzi zioten eta zor- tzi urte eman ditu espetxeratuta epaitegi frantsesek jarritako epaiaren ondorioz.