GARA > Idatzia > Euskal Herria

Federico Lomas gasteiztarra espetxeratzeko agindu du Garzon epaileak

GARA |

Federico Lomas eta Ibai Peña gazte gazteiztarrak epailearen aurrean aurkeztu ziren atzo eta lehenengoa espetxeratzeko agindua eman zuen Baltasar Garzon epaileak. Peña, aldiz, aske geratu da baldintzapean.

Iragan uztailaren 10ean, lau gazte atxilotu zituzten Gasteizen, polizia operazio batean. Gorka Belasko, Koldo Moreno, Xabier Fernandez de Gamarra eta Urko Arroio atxilotu zituen Polizia espainolak eta 40 kale eraso egotzi zizkieten.

Beste bi gazteren bila joan zen Polizia, baina ez zituzten aurkitu beren etxeetan.

Hori dela-eta, Federico Lomas eta Ibai Peña atzo aurkeztu ziren Auzitegi Nazional espainolean eta, Garzon epailearen aurretik pasa ostean, Lomas espetxeratzeko agindua eman zuen. Peña baldintzapean geratu da aske.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo