GARA > Idatzia > Euskal Herria

Lekeition bulego bat eta hondeamakina bat erre dituzte saihesbideari kontra egiteko

GARA |

Iragan den asteburuan bi sabotaia egin zituzten Lekeition, bertan ireki nahi duten sahiesbidea eraikitzeko lanen kontra. Joan den ostiralean, lanen berri ematen zuten hainbat karteletan egitasmoa gelditzeko aldarria zuten margoketak agertu ziren. Lehen erasoa larunbatetik igandera bitarteko gauean gertatu zen, egin nahi duten saihesbidearen lan-bulegoak molotov koktelekin erre zirenean. Bigarrena igande gauean izan zen; hondeamakina baten kontra botatako molotov koktelak makina erabat kiskali zuen. Bizkaiko Aldundia da lan horien bultzatzailea, eta 180.000 euroan baloratu ditu kalteak.

Lekeitioko alkateak (EAJ) saihesbidea defendatu eta ezker abertzalearen kontra jo zuen, egitasmoa «tentsioa sortzeko erabiltzen duela» esanez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo