GARA > Idatzia > Euskal Herria

Laura Orue hil zenetik 8 urte pasa diren arren gertaerak ez dira argitu

GARA |

Datorren igandean, irailaren 2an, Laura Orue zeberioztarra oroituko dute, hil zenetik zortzi urte pasa direnean. Urtero bezala, gaztearen senitartekoek meza eskainiko diote Ugaoko elizan, eta ondotik lore-eskaintza egingo dute bere oroimenez jarri zuten oroitarrian. Zeberion ere, Orueren herrian, haren aldeko meza izanen da.

Laura Orueren gorpua 1999ko irailaren 5ean aurkitu zuten, erdi lurperatuta zegoela pinudi batean, bere bizilekutik hurbil. Azkeneko aldiz astebete lehenago ikusi omen zuten, lan egiten zuen sagardotegitik Laudiorako jaietara joateko asmoz atera zenean. Oraindik argitu gabe dago zer gertatu zen.

Susana Azkueta Orueren lagunak adierazi zuenez, denbora pasa ahala senitartekoen egoera geroz eta okerragoa da, kasua argitzea orduan eta zailago egiten baita. Ertzaintzak, lanean ari direla esan arren, ez omen du berririk ematen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo