GARA > Idatzia > Ikusmira

Atenasko Gobernuak zigorrak hitzemanda estali nahi du bere ezgaitasuna Greziako tragedian

Greziak suak hartuta segitzen du, etengabe sortzen dira sute berriak eta hildakoen kopurua ere handituz doa. Gobernuaren kontrako kritikak ere suteen parekoak dira. Krisiaren kudeaketa kaskarra egozten diote, eta ez dirudi kritika zentzugabea denik, ikusitakoak ikusita. Besteak beste, hondakin arkeologikoak babestea beste interesik ez izatea ere leporatu diote Atenasko Gobernuari, eta berak, hauteskunde aurreratuen bezperan, bere kontrako plan bati egotzi dio suteen erantzunkizuna, bere ezgaitasuna aipatu ere egin gabe. Beraz, egoera zail samarrean dago; hala ere, edo horregatik, erasoa jo du bere kontrako konplota aipatuta, eta suak piztu dituztenei terrorismoaren kontrako legeak aplikatu nahi dizkie, haien gaineko arrastorik ematen duenari milioi bateko saria eskaintzeraino iritsita. Gehiegikeria dirudi ustezko piromanoen zigor handi baten promesarekin bere ezgaitasuna estali nahi izatea. Nolanahi ere, gogorarazi egin behar da liskar politikoaren atzean tragedia lazgarria dagoela: hainbat hildako eta kalte ekologiko eta material ikaragarriak. Milioi euro guztiek ere ezin ordainduko dituztenak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo