GARA > Idatzia > Euskal Herria

Askatasunak mobilizaziorako deialdia egin du hileko azken ostiralerako

GARA|

Askatasunak hilabete honetako azken ostiralean «presoen eskubideen alde» egongo diren elkarretaratze eta ekimenetan parte hartzera deitu ditu herritarrak. Prentsa ohar baten bidez, Askatasunak euskal preso politikoen egoera salatzeko kalera irteteko eskatu zien atzo herritarrei.

Bestalde, Estatu espainolaren espetxe politikaren «osagai nagusiak» honako hauek dira antolakunde honen ustez: gaixotasun larriak dituzten presoei askatasuna ukatzea, ezarritako zigorra beteta duten presoentzako bizi arteko espetxealdia, sakabanaketa eta bakartzea.

Amaitzeko, egoera honetan Askatasunak «ezinbesteko» ikusten du mobilizatzen jarraitzea, «preso eta iheslarien eskubideen aldarripean», eta «herriz herri», presioa egitea. Hitzordua, beraz, ostiralean izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo