GARA > Idatzia > Atletismoa

Osaka 2007 Munduko Txapelketa

Lagatek buru azkarrenaren legea ezarri du 1.500eko finalean

Kenian sortu eta Estatu Batuetako nortasuna duen atleta beteranoak azken zuzengune aparta eginda eskuratu zuen, 32 urterekin, bere aurreneko urrezko domina; Ramzi eta Kibet Koriren aurretik sartu ziren

p039_f01_097x184.jpg

Arnaitz GORRITI | DONOSTIA

Hanka bizkorrak izatea oso garrantzitsua da, noski, atletismoan emaitza onik lortzeko. Horrezaz gain, lasterketa garatu ahala mugitzen dakienak, are eta aukera handiagoak dauzka arrakasta erdiesteko. Ondorioz, hankekin ez ezik, buruaz ere lasterka egitea ezinbestekoa da. Osakako Munduko Txapelketako 1.500en finalean hala nagusitu zen Bernard Lagat beteranoa, hanka bizkorrez gain, «buru azkarrenaren legea» inposatu baizuen helmugan.

Kenian sortutako 32 urteko estatubatuarrak amaiera bikaina eman zion munduko txapelketako bosgarren jardunaldiko finalari. Lasterketa arina izan zen, baina taktikak eta buru azkartasunak zeresan handia ukan zuten. Hala, Ramzi faboritoak ez zuen behar bezain hanka bizkorrik eduki Lagat gainditzeko. Brontzezko domina, berriz, Keniako Shedrack Kibet Korirrek eraman zuen.

Lasterketako etsipen nagusia, aldiz, Estatu espainoleko hirukotea izan zen. Ez hanka ez buru korrika egin ondoren, Arturo Casado bakarrik izan zen aurreneko zortzirenetan helmugaratzeko kapaz. Juan Carlos Higuero taldeburua, bere aldetik, azkenaurren iritsi zen.

Lasterketa garbia

Finalaurrekoetan ikusitakoari begira, non ukondokadek eta abarrek lasterketa bat baino gehiago nahastu zuten -ondorioz, Mehdi Baala kanporatu egin zuten epaileek-, beldur handia zegoen atzoko finala zer-nolakoa izango ote zen. Parte-hartzaile eta ikusleen lasaitasunerako, oso garbi burutu zuten hasiera eta erritmo polita eraman zuen, tropelean joanda baina leku handiagoa izanik korrikalariek.

Estrategiari jarraituta, Estatu Batuetako selekzioko Alan Webb tiraka jarri zen lasterketa hasi eta berehala. Erritmoa ez zen latzegia, baina korrikalariek taldean erraz mugitzeko modua aurkitu zuten erritmo harekin.

Finala erdialdera iristean, Keniako Asbel Kipropek, atzetik aurrera eginda, dezente bizitu zuen taldearen erritmoa. Metro batzuk ere hartu zituen keniar luzeak, eta erdibitu egin zuen tropela.

Luze egin zitzaizkion, ordea, Kipropi lasterketaren azken ehun metroak. Erritmo bizia ezarri arren, ez zuen behar besteko abantailarik hartu, eta azken esprintean atzerantz joan zen, inork ere gura ez duen laugarren lekuan amaitu arte.

Orduan azaldu zen Lagat. Atzoko eguna arte, sekula ere ez zuen urrerik lortu, baina 32 urteek emandako eskarmentuaz bapo baliatu zen. Ikusezin izan zen lasterketa osoan, baina azken zuzengunean lekua aurkitu zuen eta barruan zeukan dena eman. Ramzi, 2005ean txapeldun, ez zen iritsi eta Kibet Korirrek herrikideari brontzezko domina ostu zion.

El desgarbado brinco de Donald Thomas

Donald Thomas, de Bahamas, conquistó la medalla de oro en la final de salto de altura después de franquear a la primera el listón sobre 2,35. El día en que el bahameño conjugue la técnica con su prodigioso salto, volará donde desee.

Desde que se retiró Sotomayor, el salto de altura es impredecible. La final de ayer, aunque con el favoritismo recayera en el sueco Stefan Holm, se presentaba susceptible a las sorpresas.

El nivel de la final de ayer fue más que aceptable, con seis saltadores sobre 2,30 metros. Holm, el ruso Ribakov, el chipriota Ioannou y el bahameño Thomas pasaban a 2,33 metros y se jugaban las medallas.

Holm y Ribakov superaban a la primera la nueva altura, mientras que Ioannu y Thomas -desperdiciando dos saltos grandiosos- necesitaban dos y tres intentos, respectivamente.

Todo cambió en los 2,35. Holm se encontraba ante un muro infranqueable, mientras Thomas volaba, a la primera, sobre 2,35 metros. Ioannou y Ribakov necesitaban otra tentativa. Thomas ni se lo creía pero, pese a fallar en los 2,37, el oro era todo suyo.

G.

Dietzscheren hirugarren urrezko domina

Emakumeen disko jaurtitzeko finalean Franka Dietzsch izan zen protagonista. 66,61 metroko jaurtiketa eginda, 39 urteko alemaniarrak munduko hirugarren txapelketa lortu zuen. Zilarra Errusiako Pishchalnikova gaztearentzat izan zen eta brontzea, aldiz, Kubako Yarelis Barriosentzat.

Final estuak emakumeen lasterketetan

100 metro hesietako finalean oso estu irabazi zuen Michelle Perryk. Lehenengotik azkenera 20 ehuneneko baino ez ziren egon. 400 metroen lasterketan ere ez zen alderik izan, bost ehunenekoren barruan sartu baitzen podiuma. Irabazlea Christine Ohuruogu izan zen, Sandersen eta Williamsen aurretik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo