Mirari Eizagirre Egiguren Zarauzko Batasuneko kidea
Agur eta ohore, Xenki
Gaur 35 urte Xenki eta Rubio guardia zibilen eskuetan erailak izan ziren Lekeition. Gaur 35 urte, Xenkik zerraldo utziko zuen tiroa jaso zuen lepo-hezurrean; Rubio berrogeita lau balarekin erail zuten. Gaur 35 urte lurperatu zituzten, sendiek gorpuak ikusteko aukerarik izan gabe. Eta gaur 35 urte Xenkiren arreba bati guardia zibilen koartelean anaiaren argazki bat erakutsi zioten. Han ikusi zuen lepo-hezurrean tiroa jaso zuela. Baina argazki hori ez du beste inork ikusi. Xenkiren senideek urtebete geroago ikusi zuten anaiaren gorpu hila. Urtebete geroago baieztatu ahal izan zuten beren semea eta anaia zela guardia zibilek erail zutena, gorpua herrira ekartzea lortu zutenean.
35 urte pasa dira. Baina sasiak, kartzelak eta heriotzak Euskal Herriaren historiaren eskutik helduta jarraitzen dute oraindik ere. Baita Xenki eta gainerako gudariei gure omenaldirik goxoena eskaintzeko gogo eta beharrak ere.
Agur eta ohore, Xenki. Agur eta ohore, gudari guztiak.