ARGIA Joxemari Ostolaza
Badoakigu
Aurtengo abuztua. Piperrak, tomateak eta gainerako barazkiak herdoil, turistak legez, joan zaigu eritasun aipatuena bide zuen Xabino laguna. Ez ditu gozoak izan bere azken hogeita hamar urteak zornotzarrak. Errepresioa haragitan bizi izanari ez diot kexarik ezagutu, motiborik falta ez bazuen ere. Bere azken urteak elbarri, aurre egin zion bere muturreko egoerari puntako kirolariaren diziplinaz (...). Bere Zornotzan egin zioten agurrezko omenaldi debekatuak argi utzi du berriz ere agintari demokratikoen herra, Donostiako Morlansen bezala. Hildako guztiak ez direla berdinak. Niretzat ez behintzat. Ez dut ukatuko, ez ditut zurien plantak jasaten. Lluis Xirinacsek ere abuztuan utzi gaitu, inguratuta gauzkaten zintzo zuriak ezin gehiago soportatuz, bizi honi zentzurik ezin aurkituz, mundu hau klaustrofobikotzat joz, bere azken predikuak adierazten duen bezala. Hala ere, bakean utzi zuten bere agurrean hemen ez bezala, Katalunia ez dela Euskal Herria garbi utziz. (...)