Osaka 2007 Munduko Txapelketa
Beroari aurre eginda, Mikel Odriozola seigarren izan da
Beroa izan zen 50 kilometro ibilketako protagonista. Azkenean Nathan Deakes australiarrak irabazi zuen. Osterantzean, Estatu Batuek 4x100 erreleboan irabazi zuten, eta Tyson Gayk hirugarren urrea lortu du
Arnaitz GORRITI | DONOSTIA
Mikel Odriozola gipuzkoarrak Osakako Munduko Txapelketan maila oso ona eman zuen eta, bero itzelaren gainetik, seigarren lekua eskuratu zuen -eta finalista agiria, horrez gain- 50 kilometro ibilketako finalean. Leihakortasun handia erakutsi zuen atleta euskaldunak, izan ere aurtengo markarik onena, 3:55.19, lortu baitzuen Osakako hitzorduan.
Atenasko Olinpiar Jokoetatik at geratu zen Odriozola eta, ondorioz, ADO diru laguntzarik gabe. Hala ere, azken urteetan emaitza apartak eskuratu ditu gipuzkoarrak. 2005ean Munduko Kopan laugarren lekua lortu zuen. Iaz, berriz, Europako Txapelketan bosgarren iritsi zen. Atzo, berriz, seigarren lekua lortuta, bere erregulartasuna eta leihakortasuna erakutsi zituen berriro.
Odriozolak lasterketa oso burutsua egin zuen. Aurreneko 15 kilometroetan buruan izan bazen ere, atzean geratu zen ondoren, erritmo biziegiarekin ez itotzearren. Horren ondotik, erregulartasun handiz beti ere, atzetik aurrera egin zuen lasterketa ibiltari euskaldunak. Hala, pixkanaka lehenengoen artean lekua egiten hasi zen, eta nekeak jota bat baino gehiago atzean uztea lortu zuen. Alabaina, Odriozola ez zen sekula ere aurreneko hiruzpalau atleten erritmoan sartu eta helmugan hamar minututik gorako atzerapenarekin sartu zen.
Dominen borrokari dagokionez, Nathan Deakes australiarra izan zen lasterketako baldintza gogorretara hobekien moldatu zena. Ozeaniako atleta, 50 kilometroetako munduko errekorraren jabe izandakoa, erregularrena izan zen eta Estatu frantseseko Diniz eta Italiako Schwazerren aurretik iritsi zen azkenera, malkoak begietan zituela, 3:43.53 denbora eginda.
Bestalde, beroak eta hezetasunak ikaragarri gogortu zuten 50 kilometro ibilketako lasterketa. Hasieran 54 parte-hartzaile abiatu ziren, baina 31 baino ez ziren heldu azken marrara. Kontuan hartu behar da helmugara iristeke geratu ziren 23 atletetatik bederatzi baino ez zituztela egotzi epaileek; hau da, 14 atletek ezinak jota utzi behar izan zuten ibilketako proba.
Gayren hirugarren urrea
Bestalde, Osakako Munduko Txapelketaren azkenaurreko jardunaldiak eman zituen probetatik, errelebo motzeko finalak izan ziren deigarrienak. Hala, 4x100 metroko final bietan Estatu Batuetako selekzioak bere nagusitasuna erakutsi zuen. Emakume zein gizonezkoetan indartsuenak izan ziren, urteko markarik onena ezarrita, gainera. Proba bietan, Jamaikako selekzioa izan zen bigarren.
Azkenik, esan behar da erreleboetako finalek Tyson Gayren nagusitasuna indartu zutela. 100 eta 200 metroetako urrezko domina eskuratu ostean, 4x100eko garaipenarekin bere hirugarren urrea eraman zuen. Hala, korrikalari estatubatuarrak Carl Lewisek Helsinkin eta Maurice Greenek Sevillan egindako balentria berdindu zuen. Alabaina, kontu horren berri aditzera ematean, ez zen hain zoriotsu ageri Tyson Gay, «ezer ospatzeko nekatuegi» zegoela aitortu baitzuen.
La plantilla rojilla se ejercitó por segunda jornada consecutiva a las órdenes de Nacho Ambriz y lo hizo con Josetxo a pleno rendimientoero sin Webo rendimiento, pero sin Webó, al q Josetxo a pleno rendimieq Josetxo a pleno rendimierendimiento,o a pleno rendimiento.
La plantilla rojilla se ejercitó por segunda jornada consecutiva a las órdenes de Nacho Ambriz y lo hizo con Josetxo a plenz y lo hizo con Josetxo a pleno ro rendimiento, pero sin Webendim rendimie iento, pero sin Webó, al q Josetxo a pleno rendimiento, pero sin Webó, al qunto.
La plusmarquista mundial de los 5.000 metros femeninos, la etíope Meseret Defar, pudo cumplir los pronósticos y hacerse con el oro de su prueba. No obstante, la «armada keniata» se lo puso muy difícil y tuvo que apelar a su gran final para hacerse con el dorado metal.
La carrera salió bastante rápida, con la selección de Kenia poniendo las cosas tensas. De esta forma, la prueba discurrió por un tiempo inferior a los 15 minutos. Meseret Defar debió darlo todo para hacerse con el oro. Tras la etíope entraron las keniatas Vivian Cheruiyot y Priscah Jepleting Cherono, que al menos se pudieron colgar la medalla de plata y de bronce, respectivamente.
G.
Urrez jantzita dago Tyson Gay. Atzo 4x100 metroko erreleboetan irabazi eta gero, Osakako Munduko Txapelketan hirugarren urrezko domina eskuratu zuen. Hala, Carl Lewisen eta Maurice Greenen balentriak berdindu ditu.
Aurrekoen erritmoan ito gabe, erregulartasuna eta leihakortasuna erakutsi zituen Mikel Odriozolak. Hala, aurrean zituenetako bat baino gehiago harrapatu zituen eta, beroaren laguntzaz, seigarren lekuan iritsi zen helmugara.
El decatleta checo Roman Sebrle se convirtió ayer en el atleta más completo de todos al acumular un total de 8.676 puntos después de las diez pruebas de rigor. El jamaicano Maurice Smith terminó segundo con 8.644 puntos y el kazajo Karpov fue tercero, con 8.586 puntos.
La final masculina de salto con pértiga deparó el triunfo del pertiguista Brad Walker en una final pobre. El estadounidense saltó a la primera sobre 5,86, seguido del galo Mesnil, que igualó la marca de Walker, pero a la segunda. El bronce fue para el alemán Ecker.