GARA > Idatzia > Musika

SANTA KURUTZ JAIAK

Galdakaoko jaietako Mozoilo jaialdia

Bihar ska punk jaialdi batekin hasiko dira Galdakaoko Santa Kurutz jaiak eta igandea 16ra arte luzatuko dira. Ardanza Lehendakariaren plazan, 22.00etatik aurrera, Usansoloko Kosetxa Propia punk boskotea eta erromoko Quasar taldeekin batera, Suspenders eta Bilboko Akatz ska reggae taldeak arituko dira. Gaueko izar berezia, Begoña Bang Matu y la Orquesta Kingston izango dira, Madrildik. Mozoilo irratia dugu jaialdiaren antolatzailea, azken bi hamarkadetan herriko ahots izaten saiatu dena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo