GARA > Idatzia > Hemeroteka

Juan Mari Arregi Euskal Herria.

Langileen suizidioak

(...) Frantziako Estatuan eztabaida piztu da. Hurrengo udazkenean laneko estresari buruzko Konferentzia Sozial bat antolatuko da. Gobernuak, patronalak eta sindikatuek parte hartuko dute. Eztabaidak ez du bazterreratzen suizidioa laneko istripu gisa, izan ere, lan-baldintzak erabakigarriak izan baitaitezke kasu askotan. (...)

Frantziako Estatuan udan piztu den beste eztabaida, Ipar Euskal Herrian ere badena, greba bitarteko garraio publikoen gu- txieneko zerbitzuen legearena da. (...) Lege berriaren arabera, garraio publikoek greba kasuan hiru orduz aritu beharko dute goizean eta beste hiruz arratsal- dean. Garraioetako langile bakoitzak bi eguneko aurretiaz adierazi beharko du greba egiteko asmoa. Etenaldiak astetik gora jotzen badu, etenaldien jarraitasuna boto sekretu bidez berretsi beharko da.

«Gauez eta azpikeriaz» onartutako lege berri honekin, Frantziako presidenteak, Nicolas Sarkozyk, hauteskunde garaian emandako hitza bete du: «botere publikoen ezintasuna eten beharra dago... garraio publikoak hiru orduz arituko dira lanera joateko eta beste hiru orduz etxera itzultzeko, frantziarrak ezin izan bailitezke grebetako bahituak». Ahoberokeria horren erantzun soziala, aldiz, Frantziako Estatuan «udazken beroa» izan liteke, arau berriak grebarako eskubide konstituzionala urratu bailezake.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo