GARA > Idatzia > Hemeroteka

Pello Urzelai 2007/9/8.

Legeaz bestalde

(...) Erabakigarria izango da EAJren barne eztabaidaren emaitza. (...) Eztabaidarako alderdikideei banatuko zaien txostenaren testua garrantzitsua izango da, baina garrantzitsuagoak izango dira papera gauzatzeko hitzartutako urratsak.

2005ko urriko Elkarbizitzarako bake bidea izenburuko txostena, adibidez, aho batez onartu zuen EBBk, barne negoziazio korapilatsu baten ondoren. Baina bake prozesuko negoziaketak iritsi zirenean, su-etenaren garaian, papera gauzatzeko orduan kudeatzaileek hitzartu gabeko ikuspegi bat lehenetsi zuten. Ikusi beharko da orain euskal espazioa astintzeko ekimenik proposatzen ote duen EAJren txostenak. Halaber, ikusi beharko da datozen hilabeteetan ea Eusko Jaurlaritza gai den egoera mugiarazteko ekimenik diseinatzeko, manifestazioen debekuak alde batera utzita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo