GARA > Idatzia > Alaves

Ligako lehen garaipena nahi du Sevillan

Lehiakortasunetik bilatu nahi du garaipenerako bidea

Mateo, Asier, Miguel Perez eta Sergio Rodriguez deialditik kanpo utzi eta Raul Sanchez sartu zituen Uribek

p046_f02_097x100.jpg

 

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Minuturik gutxien izan duten jokalariek Kopan Nasticen aurka emandako maila bikainaren ostean, barne lehaikortasunaren bidea hartu du Josu Uribek Sevillan ligako lehen garaipena eskuratzeko ez ohiko ordutegian jokatuko den partidan. Entrenatzaile asturiarrak behin eta berriz esan du titular eta ordezkoen artean ez dagoela ia alderik eta Sevilla Atleticoren aurka jokatzeko hiru jokalari garrantzitsu, orain arte titular izandako Mateo eta Asier eta Sergio Rordiguez fitxaketak, deiladitik kanpo utzi zituen.

Atzelari nafarrarena izan da, ezbairik gabe, aldaketa esanguratsuena, izan ere, Mateo orain arte jokatutako bi liga partidetan titular izan da eta asteazkenean ez baitzuen kopan jokatu. Aldaketa hauen inguruan galdetuta, babazorroen entrenatzaileak onartu zuen sekula baino zailagoa egin zaiola deialdia osatzea, baina bere ustez, «jokalari guztiek Alaveseko elastiko janzteko kontratua dute baino inork ez dauka jokatzea ziurtatuta. Batzuen eta besteen arteko desberdintasunak oso txikiak dira».

Uriberi pistarik ematea gustatzen ez zaionez, Mateoren tokia Gaspar andaluziarrak beteko du ziurrenik. «Nik uste dut oso ondo dagoela, baita Coromina ere. Bi partida jokatu ditugu, biak galdu ditugu eta nik beste aukera batzuk bilatu ditut, eta batez ere, denak erne egon daitezela. Hori da dagoena, inork ez du tokirik ziurtatuta», azaldu zuen.

Gauzak horrela ia ezinezkoa egiten da Alavesek gaur goizean erabiliko duen hasierako hamaikakoa aurreratzea, are gutxiago Josu Uribe azken uneko aldaketak egin zalea dela jakinda. Normalean, Bernardo, Casar, Astudillo , Toni Moral, Samuel eta Aganzok titular behar lukete, baina ez dago ezer aurreratzerik. Lesioa gaindituta deialdian lehen aldiz sartu den Raul Sanchezek jokatzea ere ez litzateke harritzekoa izango.

Arerio gogorra

Bigarren Mailara aurten igo izanagatik, arerio gogorra da gaur Alavesek parean topatuko duen Sevilla Atletico. «Ez ohiko harrobiko talde» bat bezala definitu dute andaluziarra Alaveseko jokalari eta entrenatzaileak, harrobiko taldeak teknikoak eta bigunak izaten diren bitartean, lehen taldearen itxurara egindako multzoa baita Manolo Jimenez jokalari ohiak osatutakoa; gogorra eta lehiakorra.

Espainiar Estatuko harrobirik oparoena da Sevillarena. Jokatutako bi partidetan berdinketa eta garaipena lortu ostean, etxeko lehen garaipena nahi dute euren zaleen aurrean.

Un partido muy «atípico»

Si hay un adjetivo para poner al partido de hoy, ése ha de ser «atípico», ya que se trata de un choque poco convencional. Para empezar, el rival es un filial con sus particularidades, ya que al contrario de lo que sucedía el año pasado con el Castilla, el Sevilla Atlético destaca más por la competitividad y la intensidad de sus jugadores que por su toque. El ambiente tampoco será nada habitual, ya que se juntan el atípico horario, las 11.30 de la mañana, el calor que puede hacer, rondando los 30 grados y la magnitud del estadio, el Sánchez Pizjuán en el primer partido tras la muerte de Puerta.

J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo