GARA > Idatzia > Saskibaloia

Eurobasketa

Kaukenasen maisutasunak Italia Eurobasketetik kanpo laga du ia

Recalcatirenek, lehen fasean Esloveniaren eta Frantziaren aurka galdu ostean, derrigor irabazi beharra zuten eta partida parekatua izan arren, ezin izan zuten Lituaniako antolatzaileekin. Hala ere, Jasikeviciusek abduktoreetan hainbat arazorekin amaitu zuen partida

p051_f01_148x196.jpg

Arnaitz GORRITI | DONOSTIA

Dominak irabazteko hautagai sendoa dela erakutsi zuen atzo Lituaniak, Italiari 74-79 irabazi ostean. Jasikevicius izan ohi da «berdeen» liderra, baina atzokoan Kaukenasek maisuki hartu zion erreleboa. Bere lanak Eurobasketetik at geratzeko zorian laga ditu mediterranearrak.

Carlo Recalcatik zuzentzen duen taldeak derrigor irabazi behar zuen, aurreneko fasean Frantzia eta Esloveniaren aurka galdu ostean. Hala, Trevisoko Benneton taldeko Mordenteren eskutik, arineketan ekin zion. Alabaina, «Saras» Jasikeviciusen eskutik ziztu bizian ekin zioten lituaniarrek ere.

Hala, Italiak 4-2 agintzen bazuen neurketaren bigarren minutuan, beste bi minuturen buruan, 0-11ko partziala sartu zion Itsaso Baltikoko taldeak Italiakoari. Erreboteetan Lavrinovicek eta Songailak, Gigliri eta Bargnaniri gain hartzen zieten. Mediterranearren zorion bakarra Jasikeviciousek bigarren falta berehala egin zuela zen. Hala, lehenengo laurdena 13-21 amaitu zen.

Basile eta Marconatok hartu zuten italiarren jokoaren ardura bigarren laurdenean. Lituaniak hiruko eta jaurtiketa libre larregi huts egiten zituen eta, Bartzelonan jokatzen duen italiar parearen lan bikainak markagailua apurka estutzea lortu zuen. Gainera, Jasikeviciusek hirugarren falta egin zuen eta abduktoreetan arazoren bat zuela-eta aulkira joan behar izan zuen. Bargnani gazteak ere azken minutuetan saskiratze bikainak lortu zituen, aurreneko minutuetako urduritasunak atzean utzita. Hala, lituaniarren baloi galtze bat aprobetxatuta, hamar metrotik Soragnak saskiraturiko hiruko bati esker, 39-40 iritsi ziren atsedenaldira.

Jasikeviciusen arazoak

Recalcatirenek aurrea hartzea lortu zuten hirugarren laurdenaren hasieran, baina 2003ko Eurobasketeko irabazleak ez zuen etsitzen. Nahiz eta Jasikeviciousen arazo fisikoak gero eta nabarmenago geratu. Dena den, bururik gabeko neurketak behera baino gorantz egin zuen, talde biek teknikoki maila itzela dutela erakutsi baitzuten. Hala, Bargnanik NBAn zergatik jokatzen duen erakutsi zuen -Bellinellik ez, ordea-, baina Lituaniako jokalarien artean Kaukenas antolatzailea nabarmendu zen. Bere taldea azken laurdenera 61-62 aurretik eramatea lortuta.

Urduritasuna azken minutuetan azaldu zen. Pase eskasak, jaurtiketa errazak huts eginda, baina tartean kalitate arrasto ezin hobeak laga zituzten biek ala biek. Kaukenasek saskiratze garrantzitsuak lortu zituen eta Jasikeviciusek, nahiz eta zenbait hutsegite egin, markagailuari azken errematea jarri zion bi punturi eta odol hotzari esker.

La «pandilla» de Parker puede con el talento de Nowitzki

El Grupo F se estrenaba en la segunda fase con el interesante Francia-Alemania, que se presumía en un duelo cara a cara entre Tony Parker y Dirk Nowitzki. De hecho, ambos jugadores fueron los máximos anotadores de sus respectivas selecciones, pero fue la selección gala la que se llevó el choque por 78-66.

Sin embargo, sería impropio decir que Parker derrotó a Nowitzki, ya que el base de los San Antonio Spurs tuvo la ayuda puntual y constante de sus compañeros. Así, Parker contó con las «actuaciones estelares» de Florent Pietrus, 12 puntos, Rony Turiaf -que además de anotar 11 tantos realizó un muy efectivo marcaje a la estrella alemana-, Kirksay, otros 12, y Boris Diaw, que fue un bastión en el apartado reboteador con 10 rechaces.

Mientras tanto, Alemania vivió en exceso de la inspiración de Nowitzki. El ala-pívot de los Dallas Maverics ya había encestado 19 puntos, pero únicamente Okulaja ofrecía alguna alternativa anotadora en la selección teutona y a Nowitzki se le veía bastante fatigado.

Después de llegar al descanso con 47-39, la «pandilla» de Tony Parker demostró que su «jefe» y que el seleccionador Bergeaud pueden dormir tranquilos. Nowitzki, por su parte, se perdía ante los marcajes alternativos y lanzando sin ton ni son, para terminar con 28 puntos, pero agotado y desquiciado por el partido.

Por último, Eslovenia se aseguró el pase a cuartos de final tras derrotar a Turquía por 51-66 en el peor partido del Eurobasket hasta la fecha. El choque se quebró al inicio del último cuarto, con una buena racha anotadora de Uros Slokar y Nesterovic.

A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo