GARA > Idatzia > Jo puntua

Ixabel Etxeberria Irakaslea

Suteen ondotik, hauteskundeak

Etxe baten erretzea ez dela onargarri dio Zuberoako hautetsi talde batek. Arrazoi izanen dute baina erre- tze horiek hautetsi horien erreakzioa sortu dute. Manifak, biltzarrak antolatua izan dira lehenik, ekintzen salatzeko, hau baita errazena eta prentsak hedatzen duena. Haatik, gauzak ez dira horretan geldituko eta gaiaren aipatzeko biltzarra deitua baita Maulen datorren hilabeterako. ABren boz-eramaileak azpimarratua zuen urteetan egoeraren salatzen eta larritasunaz ohartzen aritu zela, arrakasta gutti lortuz, eta azpimarratzen zuen ez zela haiengana jo behar azken asteetan gertatutako suteen azalpenen ukaiteko.

Lasaiki bizitzen ohitzen dira, eta bat-batean egoera erreala sudurraren aurrean jartzen zaielarik nahiago dituzte salatu. Hogeita hamar urte darama Iparraldeak zurrunbilo horretan, ez da ABren sortzetik ezagutu dugula. Nahiago dituzte ekintzak salatu. Hogeita hamar urte horietan hautetsiek zuten nahikeria ikusi dugu. Hauteskundeak itzultzen zaizkigu. Hautetsi berak utzi beharko al ditugu lekuan? Paktoak egin beharko ditugu berriz eta ad vitam eternam pentsatu paktuen bitartez gaurko egoera hobetzen laguntzen dugula?

Paktoak eginak izan dira. Hendaiako kasuan, emaitzak begiratu behar dira eta esanguratsuena begiratuz, euskarari egiten zaion lekua, agertzen da, herriko etxetik ateratzen diren argitalpenetan, euskarak toki eskasa duela. Karrikako izenetan ortografiako hutsak ez dira zuzenduak. Noski, Hendaian Angelun baino indar gehiago egiten da, baina ez zaigu konparaketa interesatzen. Emaitzak nahi ditugu, emaitza emankorrak, ez itxura ematen dutenak, eraginkorrak, herria eus- kalduna dela erraten dutenak. Euskararen inposaketa beldurra sor lezakeela diote. Erdipurdiko euskararen erabilpenak desagertzea dakar. Eta hori karrikako giroan egina da. Kostaldeko herri askotatik euskara desagertua da, ondorioz hedatu behar dugun mezua argi izan behar da, alegia herrien euskalduntzeak benetako erabakia eskatzen du, hitzarmenen izenpetzeak ekintza eskatzen duela alegia.

Oposizioan egoteak askotan hedatu nahi dugun mezuarekiko lasaitasun handiagoa dakar, ez du baitezpada emaitza txikiagoa ekartzen. Presioa egiteko momentuan indarren metatzeko askatasun handiagoa ematen du. Badakigu gure helburua auzapez abertzaleen kokatzea dela. Parekoek ulertua dute. Hori ikusiz beste antolaketa dute, herrien arteko elkargoak baliatuz. Horrek urruntzen gaitu aginte tokietatik, zailtzen du gure augudioen entzunarazteko bidea. Herrien arteko elkargoetan abertzale gutti daude, bertan dago gaur egun informazio guzia biltzen eta bertan erabakiak hartzen. Eremu horietara heltzeko bidea da paktoarena, herri askotan aukera aur- keztuko da ondoko hauteskundeetan. Erabaki zaila izanen da.

Udalbiltzari ate bat ireki omen diote. Beste bat hesteko? Gure herrietako hauteskundeetan Udalbiltzaren presentziak antolatzen ari garen herriaren perspektiba emanen du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo