GARA > Idatzia > Hemeroteka

Jose Mari Pastor 2007/9/12

Eliot cohenen gerrak

Sei urte pasatu dira irailaren 11ko atentatuetatik, eta Eliot Cohenek deitutako IV. Mundu Gerrak bere horretan dirau. Cohen AEBetako ideologo neocon garrantzitsuenen artean dago. Gerraren defendatzailea da, eta 2001eko irailaren 11ren ondoren lehenetakoa izan zen gerraren beharra aipatzen (...)

Cohenen teoriak berriro azaldu dira orain, I-11ren urteurrenaren harira. Hark argi utzi zuen, New Yorkeko atentatuak izan eta gero, AEBek Saddam Husseinen kontra egin behar zutela Irakek Al Kaedarekin zerikusirik izan ez arren. Haren arabera, Afganistanen eta Iraken sartzea aro berri baten hasiera besterik ez zen izango. Gero Irango aiatolak kenduko zituzten boteretik. Sirian ere botere aldaketa egongo zen, palestinarrak nazioarteko sostengurik gabe geratuko ziren... Hori abisua izango zen mundu islamikoarentzat: demokrazia mendebaldarra hartu ezean, ez zen bakerik izango.

(...) Cohenek World Affairs Board forumean gogoratu duenez, Vietnamgo porrota indar indigenak garaiz ez prestatzearen ondorioz heldu zen, neurri handi batean. Haren ustez, Iraken hori egitea ezinbestekoa izango da, Vietnamen bezala ez gertatzeko. (...)

AEBek kasu egin diote Coheni. Presatuak dira indar indigenak-hau da, kolaborazionistak. Iraketik alde egin eta IV. Mundu Gerra beste leku batean segitzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo