GARA > Idatzia > Non Zer

Aitzol udal euskaltegiaren 25. urteurrena ospatzeko kultur astea antolatu dute

Tolosako Aitzol udal euskaltegiaren 25 urteko historia luze ospatzeko irailaren 17tik 23ra kultura astea antolatu dute. Hilaren 17an zabalduko da argazki, kartel eta material zaharren erakusketa (jendearen laguntza behar da) euskaltegian. Asteartean, Kirmen Uriberen «Agian» filma emango dute Kultur Etxean (22.30ean). Ostegunean, Jabier Muguruzaren kontzertua Fronton kafetegian (22.30ean) eta ostiralean, Lapur Zulo antzerkilana, Leidor zineman (22.00etan). Igandean, bazkaria izango da Zerkausian. Erreserba egiteko 943 65 10 06 telefonora deitu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo