GARA > Idatzia > Futbola

Emakumezkoen Superliga

Athleticek gauzak erraz egin, eta ez dio Realari ezer egiteko aukerarik eman

Bizkaitarrak hasieratik bukaerara menderatu zuten talde gipuzkoarra

p042_f01.jpg

ATHLETIC 7

REAL SOCIEDAD 0

Jon LEUNDA | BILBO

Athleticek argi eta garbi erakutsi zuen atzo, gaur egun gainerako euskal taldeei alde nabarmeena kentzen diela, atzo Realari astindu handia eman zion, agian handiegia, baina bi taldeen artean ere tarte oso zabala dago.

Partidaren hastapenetik geratu zen argi bi taldeen arteko ezberdintasuna, eta lehen minutuetan, gainera, Garbiñe Etxeberriak zuzentzen duen taldeak erraztasun handi samarrak eman zituen atzealdean, eta bizkaitarrek ez zuten barkatu. Bosgarren minutuan Erikak aitzineratu zituen etxekoak, ezkerretik Eli Ibarrak egindako erdiraketa bikaina aprobetxatuta. Lehen helburua bete zuten Juaristiren neskek, berehala aitzineratu baitziren. Etxekoek, berahala ere handitu zuten aldea. Korner baten ostean, huts egin zuten donostiarren atzealdeak eta atezainak, eta Muruak bigarena egin zuen.

Alde horrekin bilbotarrak jokoa lasaitu egin zuten, eta Leire Landak ukan zuen donostiarren aukera, baina bere jaurtiketa Ainhoak desbideratu zuen. Bizkaitarrak eroso jokatzen ari ziren, nahi bezala, eta atsedena baino lehen Muruak hirugarren gola egin zuen.

Azken minutu latzak

Bigarren zatian gauzak ez ziren batere aldatu, etxekoak jaun eta jabe baitziren. Zuri-urdinek baloia berreskuratzen zutenean ere, oso erraz galtzen zuten, eta ezin ziren Ainhoaren ate ingurura heldu.

Athletic, berriz, lasai ari zen jokatzen, eta Erikak laugarrena egin zuen. Hortik aurrera jokoak nabarmen egin zuen behera, eta bazirudien gauzak halaxe amaituko zirela, baina neurketako azkeneko lau minututan, donostiarrek zigor gogorra jaso zuten. Atzeladean nahastuta ibili ziren, eta bizkaitarrek azkeneko lau minututan hiru gol lortu zituzten. Sarasolaren ate ingurura heltzen ziren bakoitzean gol bat egin zuten, eta amaieran markagailua gizenetzeko balio izan zien.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo