GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hilik agertu da Azkoitian irailaren 4an desagertutako andrea

GARA |

Joan den irailaren 4an desagertutzat eman zuten Azkoitiko emakumea hilda aur- kitu zuten atzo. Familiak duela bi aste jakinarazi zuen M.I.D.P. 36 urteko emakumearen desagertzea. Atzo goizeko 10.30ak aldera Azkoitiko Txerloia deituriko eremuan gorpu bat aurkitu zutela jakinarazi zitzaion Ertzaintzari, eta bertara joan zenean, desagertutako emakumearena zela jakin ahal izan zuten.

Heriotzaren nondik norakoak argitzeko, Donostiako Auzitegiko Zerbitzuetara eraman zuten gorpua autopsia egiteko. Ertzaintzaren lehen hipotesien arabera, litekeena da emakumeak bere buruaz beste egin izatea. Hala ere, ikerketek aurrera segitzen dute, eta ezer ez dutela baztertzen jakinarazi zuten iturri ofizialek.

Bertzalde, herenegun Barakaldon gertatutako liskar baten ondorioz gazte bat zauritu zuten. Antza denez, 18 urteko mutil batek zehaztu gabeko arma zuri batekin hamasei urteko gazte bat eraso zuen, eta ondorioz bularraldean zauri bat eragin zion adin txikikoari. Atzo, 1.20ak aldera, Ertzaintzak abisua jaso zuen Barakaldoko Dolores Ibarruri kalean jazotako istilu baten berriarekin.

Bi zauritu Gurutzetan

Hara heltzean bularretik odola zeriola aurkitu zuten adin txikikoa, eta eskuan ere ebaki bat omen zuen. Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten, eta atzoko azken berrien arabera, bertan segitzen zuen.

Ertzainak ustezko erasotzailea ordubete geroago atxilotu zuen, Juan de Garay kalearen inguruetan. Odol arrastoak eta labana aurkitu zizkiotela jakinarazi zuten, hain zuzen ere.

Larunbat gauerdian bertze eraso bat gertatu zen Leioan. Zauritutako 22 urteko neska Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo