GARA > Idatzia > Euskal Herria

Motoz zihoala istripua izanda gizonezkoa hil da Bidania-Goiatzen

GARA |

Atzo arratsaldean Gipuzkoako Bidania-Goiatz herrian izandako trafiko istripuaren ondorioz, motoz zihoan gizonezkoa hil zen. Bizia galdu zuen pertsona 42 urteko Azpeitiko herritarra zen.

Arratsaldeko lehen orduetan gertatu zen istripua, herri horretako eremutik pasatzen den GI-2634 errepidean Yamaha markako moto batek eta auto batek elkar jo zutenean. Istripuaren ondorioz, motorraren gidaria larriki zaurituta gertatu zen. Tolosako Jasokunde Klinikara eraman behar izan zuten, eta ordu batzuk geroago hil egin zela ohartarazi zuten medikuek.

Istripua zela-eta, ordu batzuez zentzu bateko bidea itxita egon zen, garbiketek iraun zuten bitartean hain zuzen ere.

Bertzalde, Lakuako Barne Sailak atzo jakinarazi zuenez, joan den asteburuan Ertzaintzak 17 gidari atxilotu zituen alkoholaren mende gidatzea leporatuta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo