GARA > Idatzia > Athletic

Partida Torrelavegan

Gutxien aritu direnen grina erakusteko aukera egokia

Torrelavegako Gimnasticaren mendeurrena ospatzeko hiruko txapelketa batean zuri-gorriak, etxeko taldearen eta Realaren aurka arituko dira. Caparrosek apenas aritu diren jokalariei minutuak emango dizkie.

p041_f01_097x132.jpg

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Ligako lehen hiru jardunaldietan aukera apurrak izan dituzten jokalariak Caparrosen iritzia aldatzeko aukera izango dute gaur. Izan ere, zuri-gorriek hiruko bat jokatuko dute gaur Torrelavegako Gimnastica eta Realaren kontra. Txapelketa talde kantabriarraren mendeurrena ospatzeko balio izango du.

Hortaz, eta nahiz eta oraindik deialdia baieztatzeke dagoen. Gaurkoa, orain arte ordezkoak izan direnentzako partida izango da. Atepean Dani Aranzubia arituko da, atzealdeko postuak Zubiaurre, Exposito, Luis Prieto, Ustaritz eta Koikiliren artean banatuko dituzte. Otxandioarrak ligako bi partida jokatu ditu baina Zaragozaren kontra ezin izan zuen jokatu Nou Campen ikusitako txartel gorriaren ondorioz. Hala ere, Levanteren aurkako partidan, eta ikusita Del Horno oraindik ez dagoela bete-betean, Koikilik bere aukerak izan ditzake.

Bestalde, Luis Prietok oraindik ez duela minutu bat bera ere jokatu. Aurredenboraldiaren bukaeran izandako arazoak medio bere aukerak asko murriztu dira. Dena den, dimoztarra lasai agertu zen prentsa aretoan. Atzelari bizkaitarrak adierazi zuenez, «denboraldia luzea da eta guztiontzako aukerak izango dira». Berarekin batera Ustaritz egongo da. Matienarrak erabateko ziurtasuna eskaini dezakeen zentrala dela erakutsi du, baina harrigarria bada ere, ez dirudi Caparrosekin titular moduan aritzeko aukera asko izango duenik.

Realaren aurkako partidaren pizgarri nagusienetako bat Iban Zubiaurre bere taldekide izan zirenen kontra ikustea izango da. Are gehiago, mendarotarraren auziak bi kluben arteko gatazka korapilotsua sortu ondoren.

Erdilarien inguruan, litekeena Tikok eta Iñaki Muñozek euskarri postua betetzea. Azken deialditik at geratu ondoren, gogor ekin beharko dio Muñozek zuri-gorrien entrenatzailea konbentzitzeko asmoz. Egoera berdinean aurkitzen da David Cuellar. txantrearra udan eginiko fitxaketa da, baina lehen bi partidetan minutuak izan ostean, Zaragozaren kontrako lehian ez zen 18 hautatuen artean egon. Gaur, bere abiaduraren berri emateko beste aukera bat izango du.

Ezker hegalean Igor Gabilondo arituko da. Añorgarrak Realaren kontrako derbia «lehen mailan» izatea gustatuko litzaiokela onartu zuen, baina «gauzak horrela daudela» onartu zuen. Gipuzkoarra Nou Campen titular bezala zelairatu zen, baina bere kalitate handiaren arrastorik utzi ez ostean, Caparrosek Jon Velezengatik aldatu zuen. Horrekin batera, kalitatez beteriko jokalari batek, Joseba Garmendiak, bere maila erakusteko aukera bat izango du.

Baliteke, guzti hauekin batera Nestor Susaeta egotea. Eibartarrak, Markelen lehengusua, aurredenboraldiko partidaren batetan eta entrenamendutan aritu da. Beraz, Torrelavegan jokatzeko aukerak izan dezake.

Aurrealdean, Jon Velez nafarra ziurra da hamaikakoan. Hortaz, berrikuntza nagusiena Isma Lopez gaztea izango da. Berriozartarra 17 urtez azpiko azpitxapeldun izan da Korean. Atzo, Lezaman, lehen mailako jokalarien lan saioan egon zen.

Fran Yeste sufrió un fuerte golpe en el entrenamiento

Cuando parecía que el mediapunta basauritarra ultimaba su puesta a punto para volver a los terrenos de juego, un choque con Joseba Etxeberria en la sesión de ayer puso en alerta a los galenos del conjunto rojiblanco. A expensas de un parte médico, se espera que el encontronazo tan sólo quede en un susto. Yeste lleva casi dos meses de baja tras ser operado en Barcelona para solucionar sus sempiternos problemas de pubis. Ahora, el de Basauri intentará entrar en la lista de alguno de los tres encuentros, ante Levante, Atlético y Vila-Real, que se disputarán la próxima semana. Por otra parte, cabe reseñar que Aitor Ocio se entrenó a menos ritmo que sus compañeros.

B.Z.

17 urte

Hori da Ismael Lopez gazteak duen adina. Berriki munduko azpitxapelketa lortu du Korean. Caparrosek gertutik jarraitzen du nafarra. Gaur, lehen taldearekin jokatzeko aukera izango du.

IBAN ZUBIAURRE

Baliteke Joaquin Caparrosek txuri-urdinen aurka Ibon Zubiaurre zelairatzea. Lagun arteko partida izango da eta bere auzia hasi zenetik Realaren kontra arituko litzateke lehenengo aldia.

Arbitraje de Muñiz Fernández ante el Atlético de Madrid

La RFEF designó ayer al colegiado César Muñiz Fernández para dirigir el encuentro que enfrentará al Athletic ante los colchoneros el próximo miércoles. Dicho trencilla ha dirigido en 14 ocasiones a los rojiblancos con 6 victorias, 5 empates y tan sólo 3 derrotas.

Presunto nuevo horario frente al Levante

El partido que Levante y Athletic disputarán el próximo domingo se celebrará a partir de las 17.00. Siempre según un presunto acuerdo alcanzado por las plataformas Audiovisual Sport y Mediapro. No obstante, dicho entente fue desmentido por la primera productora.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo