GARA > Idatzia > Errugbia

«Sale taldeko lana amaitu zela ikusten nuen, eta etxera itzultea erabaki dut»

p046_f01_111x111.jpg

Daniel LARRETXEA, errugbilaria

Daniel Larretxea zuraidearra berriro ere Avironen arituko da aurtengo denboraldian. Bi urte eman ditu Ingalaterran, Sale taldean, eta berriro ere etxera dator, eta Lapurdiko hiriburuko taldeak ederki eskertuko du, jokalari garrantzitsua baitzen lehen ere, eta orain ere hala izango da. Ilusio handiarekin dator Baionara, eta mailari eusteko larritasunik ez pasatzea espero du.

Daniel Larretxea berriro ere etxera itzuli da. Bi urte eman ditu Ingalaterrako Ligan, Sale taldean, eta berriro ere Avironen elastikoa jantziko du datorren denboraldian. Jokalari lapurtarra gusturura dago hartutako erabakiarekin, eta zuri-urdinei ahalik eta gehien lagundu nahi die, azken urte hauetan izan dituzten estuasunak alde batetara uzteko.

Bi urte eman dituzu Ingalaterran jokatzen, eta berriro Avironera itzultzea erabaki duzu. Zergaitik?

Bi urte eder izan dira han, baina uste nuen han egin behar nuena eginda nuela, hango egonaldia amaitu zela, eta nire Euskal Herrira itzultzeko gogoz nengoen. Avirongo zuzendaritzarekin hizketan hasi nintzen, eta azkenean akordioa heldu zen, eta oso gustura nago berriro ere nire taldean naizelako.

Zermoduzkoa izan da Ingalaterrako ibilbidea?

Oso ona, oso gustura nago. Egia da azkeneko urtean arazo batzuk izan ditudala, baina oso urte onak izan dira. Hasieran uste baino askoz ere gehiago jokatu dut, eta beste Liga bat ezagutzeko eta eskarmentua hartzeko ere balio izan dit, eta oso pozik nago Sale taldean egin dudan laanarekin.

Zuk Europako bi Ligarik indartsuenak, Ingalaterrakoa eta Estatu frantseekoa, alegia, ezagutzen dituzu. Alde handia al dago bien artean?

Bai, biak oso ezberdinak dira. Taldeen maila tankerakoa dela esango nuke, hor ez dago alde handirik, baina jokatzeko era oso ezberdina da, dena aldatzen da. Nik uste dut Ingalaterrako Liga zailagoa dela.

Zertan aldatu da Deniel Larretxea azkeneko bi urte hauetan?

Ezertan ere ez, ni Avironetik joan nintzen bezalakoa itzultzen naiz. Bi urtetan eskarmentua hartzen duzu, eta gehiago beste liga batetan aritzen baldin bazara, baina besterik ez. Joan nintzen bezalako gogoarekin itzultzen naiz, Avironi ahalik eta gehien laguntzeko asmoarekin. Ilusio handiarekin nator.

Orain dela bi denboraldi Anoetan izan zinen Salerekin, Biarritzen aurka Europako Kopako finalerdia jokatzen. Zuri-gorrien zaleek baloia ikuitzen zenuen bakoitzean txistu egiten zizuen, aurretik Avironen ibilia zinelako. Gogorra izango ez?

Beno, uste dut niretzat baino gehiago familiarentat izan zela. Egia da etxean jokatzen aritu eta txistuak entzun beharra ez dela gauza polita, eta horren arrazoi bakarra aurretik Avironen ibili nitzela zen, baina ni oso zentartuta zelairatu nintzen, eta eta jendeak zer egiten zuen ez nintzen gehiegi ohartu. Nire familiarentat penagarriagoa izan zen. Egun hartan, nire gurasoak, senideak, denak ziren Anoetan, eta haientzat gogorragoa izan zen.

Avironek aurten laugarren denboraaldia egingo du Top 14an. Aurreko hiruretan doi-doi eutsi dio mailari. Aurten lasaiago ibiltzeko helburua izango da ezta?

Bai, dudarik gabe. Aurreko hiruretan larri ibili gara, eta azkeneko unean lortu du taldeak mailari eustea. Aurtengorako jokalari onak ekarri ditutze, iazko gehienak jaarraitzen dute, eta uste dut lasasiago ibili gaitezkela, gainera aldagelan ere oso giro ona dago, eta hori ere beharrezkoa da, eta lagundu ere asko egiten du. Gero, garrantzitsua izango da iaz baino hobeto hastea. Pasa den denboraldian lehenengo bost partidak galdu egin zituen, eta horrek etorkizuna asko baldintzatu zien.

Ongi hastea izango da gakoetako bat ezta?

Bai dudarik gabe. Iaz mailari eutsi zien lehenengo bost partida galduta, baina gauzak oso zail jartzen dira, aurrekoak puntuak batzen hasten badira. Horrelakorik ezin da errepikatu. Behin atera daiteke ongi, baina bi aldiz oso zaila da. Hasieratik komeni da puntuak batzen hastea, eta gero horri jarraipena ematea.

Liga irabazteko faboritoak zeintzuk dira?

Betikoak, hor ibiliko dira Stade Français, Biarritz, Tolosa, Perpinya, uste dut hor badaudela lau edo bost talde Liga irabaz dezaketenak. Ikusi besterik ez dago zer nolako jokalariak dituzten. Horiei gain hartzea oso zaila izango da gaineerako taldeentzat. Nik uste dut Avironek aurten seigarren postutik zortzigarrenera bitarte amaitzea lortuko balu, sekulako denboraldia izango litzatekela guretzat. Zaila izango da, baina ahalegindu egingo gara.

Jon LEUNDA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo