GARA > Idatzia > Non Zer

xalbador eguna

Xalbador eta diasporaren gaiaren inguruan eginen dute Xalbador eguna Urepelen

Igandean 10.30etik aitzina Xalbador eguna prestatu dute. 11.30ean diasporako hainbat kidek eta adituk hitzaldia emanen dute. Hamaiketakoaren ondotik, herri bazkaria izanen da 13.30ean Plazan, Xendarineko ahizpek eta Aire ahizpek alaiturik. 15.00etan bertso saioa emanen dute diasporako Joni Kurrutxet, Jesus Goñi eta Euskal Herriko Andoni Egaña, Txomin Garmendia eta Sustrai Kolina bertsolariek. Gai-emaile Jose Mari Iriondo izanen da. 17.00etan erromeriarekin amaituko dute eguna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo