GARA > Idatzia > Non Zer

dantza

35. Durangaldeko Ezpatadantzari Eguna egingo du Iurretan Gerediaga elkarteak

Orain dela 40 urte Iurretan antolatu zuten lehenengo aldiz jai hori. Hala ere, 35. edizioa izango da, urte batzuetan debekua edo etena izan zuelako. Iurreta, Abadiñoko, Berrizko, Garaiko, Durangoko, Atxondoko eta Otxandioko 16 taldek hartuko dute parte. 18.30ean, dantzarien bilera izango da Montoin eta jarraian dantzarien kalejira kalez kale. Ondoren «Dantzari dantza» eta «Sokadantza» Plazan eta 22.00etan, lagun arteko afaria. Bukatzeko, erromeria Luhartz taldearekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo