GARA > Idatzia > Athletic

Zuri-gorriek ez dute oraindik irabazi

Lana eta konfiantza bai, baina emaitzak falta dira

Entrenatzaile berriaren eragina sumatu dute bilbotarrek lanean eta konfiantzan; emaitzak, berriz, ez dira oraindik heldu

GARA | BILBO

Azken urteotan ohikoak izan diren sailkapenaren azken postuak urrutitik begiratzea espero zuen Athleticek aurten, baina hiru jardunaldi pasatu eta behealdean ikusten dute zuri-gorriek beren burua berriro ere.

Giroa ez da aurreko urteetakoa. Oraindik emaitzetan nabaritu ez bada ere, entrenatzaile berriaren etorrera lanean eta konfiantzan sumatu dute bilbotarrek. Lasai daude lehen hiru partidetan bi puntu besterik eskuratu ez duten arren, baina argi daukate konfiantzak, bai propioak baita, batez ere, zaleenak ere, iraungitze-data duela.

Horregatik, lehen baino lehen espero dute denboraldiko lehen garaipena ospatzea. Batez ere, egoera psikologiko ezinhobean ekiteko Levanteren aurkako partidak zabalduko duen aste gogorrari ekiteko. Oso «aste garrantzitsua», Iñaki Muñozen esanetan. «Orain arte bi puntu besterik ez ditugu lortu, baina hiru partida hauek aurrera ateratzen baditugu gauzak beste ikuspegitik begiratuko ditugu», onartu zuen nafarrak.

Helburu hori lortzeko oinarriak jarrita daudela uste du Muñozek, aurreko jardunaldietako jokoa emaitzak baino hobea izan baita. Batez ere defentsari dagokionez, erasotzeko orduan nahiko apal ibili baitira zuri-gorriak. Hala ere, «aukerak» egin dituztela nabarmendu du erdilariak. «Hauek aprobetxatzea falta zaigu, golak eta, ondorioz, puntuak lortzeko», esan zuen.

Are baikorrago agertu zen atzo Fernando Amorebieta. Izan ere, bizkaitarraren esanetan, Athleticek «Liga lehen zazpien artean amaitzeko moduko» taldea baitauka. Horrela uste zuen denboraldia hasi aurretik eta horrela uste du egun ere, emaitzak oso onak izan ez badira ere, talde bilbotarrak «maila ona» erakutsi duelako. «Taldea sendoago aritu da atzealdean, gogorrago -nabarmendu zuen honek ere-. Arerio garrantzitsuak izan ditugu aurreko norgehiagoketan eta taldeak maila ona erakutsi du. Nik behintzat ez dut ikusi arerioak gu baino gehiago izan direnik».

Partida garrantzitsua

Amorebietak, hala ere, garaipenak lortzen hastea garrantzitsua dela onartu du. Lehen baino lehen, adibidez, Levanteren aurka. «Partida inportantea da guretzat, hiru puntuak eskuratzen baditugu oso egoera onean jarriko baikara», esan zuen.

Izenez hurrengo arerioak baino apalagoa bada ere, partida erraza ez du espero Muñozek Valentzian. «Egun ez dago arerio txikirik», gogorarazi zuen. Gainera, «aurkari arriskutsuagoa izan daiteke denboraldia gaizki hasi eta gero». Erdilariak, hala ere, Athletic lagun dezaketen hutsuneak ikusten ditu Levanteren jokoan. «Blokea mantentzea kostatzen zaio; bakoizak bere jokoa egiten du», adierazi zuen.

La baja de Pablo Orbaiz puede abrir las puertas de la convocatoria a Iñaki Muñoz

Iñaki Muñoz puede regresar a la convocatoria y quién sabe si al once inicial rojiblanco, ante los problemas físicos de Pablo Orbaiz.

«Siempre es desagradable entrar cuando hay compañeros que han tenido una lesión», reconocía ayer el centrocampista, no obstante satisfecho con la posibilidad abierta, después de que la semana pasada se quedara fuera de la lista de Joaquín Caparrós. Algo que le pilló por sorpresa. «Siempre sorprende no verte entre los 18, pero son cosas que pasan. El entrenador toma sus decisiones y hay que respetarlas».

Lo cierto es que su participación en este arranque liguero se reduce a «unos minutillos» en los choques ante Osasuna y Barcelona, pero Muñoz está lejos de «venirse abajo» de cara al futuro. Incluso el más próximo, teniendo en cuenta que el equipo disputará tres partidos en ocho días y eso aumentará las oportunidades de participar.

Lo que tiene claro el navarro es que, en caso de que Caparrós sí decida contar con él en esta ocasión, deberá «aprovechar la oportunidad e intentar hacerlo lo mejor posible». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo