GARA > Idatzia > Euskal Herria

Irurako jaiei hasiera eman diete suziria jaurti eta herensugea kalera aterata

Jai giroan sartu ziren atzo Irurako biztanleak suziria jaurti eta herensugea kalera atera ondoren. Lehen eguna joan da jada, baina oraindik beste lau geratzen zaizkie ondo pasatzeko. Gaurkoa esaterako, haur eta gazteei eskainiko diete eta bihar herri kirolen erakustaldia izango da ekitaldirik garrantzitsuena. Lehen txanpa besterik ez da izango, hurrengo asteburuan ere izango baitituzte ikuskizun gehiago iruratarrek.

p019_f03.jpg

GARA |

Jaietako lehen eguna joan zitzaien atzo Irurako biztanle eta bertara joan ziren guztiei. Oraindik beste lau egun izango dituzte aurretik jai giroaz gozatzeko eta osatutako egitarau oparoak eskaintzen dituen ekimenetan parte hartzeko.

19.30ean eman zieten hasiera aurtengo Sanmiel festeei iruratarrek suziria jaurtz eta herensugea kalera aterata txalaparta hotsekin lagundurik. Ondoren kalejira egin zuten buruhaundi, erraldoi eta Bonberenea txarangarekin eta gauean dantza-piko saioa izan zuten Patxi Ta Konpainia taldearekin.

Gaur, berriz, Haur eta Gazteen Eguna izango da eta lehen orduetatik zabalduko da jai giroa herriko kaleetan zehar. Izan ere, 9.00etarako izan behar dute gazte festako taldearen irteera ordu horretan izango baita San Migel plazatik trikitilari eta dultzaineroek alaituta kale eta auzoetara. 11.30ean marrazki le- hiaketa egingo da San Migel plazan eta 13.00etan apar-festa toki berean. Bazkaltzera joan aurretik sokadantza izango da 14.00- etan gazteentzat.

Arratsaldean ludoketa eta tailerrak izango dira trinketean haurrentzat, 15.30ean, eta gazteentzat zezen-mekanikoa iragarritako dago Labadero plazan, 18.00etan. Ordu berean Pirritx eta Porrotxek ikuskizuna egingo dute Loatzo plazan. 20.00etan, afaltzera joan aurretik, Sagardo dastatzea egongo da San Migel plazan eta gauean kontzertuak egongo dira. Koma eta Zea Mays taldeak arituko dira 0.00etatik aurrera San Migel plazan eta Trio Jalisco mexikarrek joko dute ordu berean Labaderon.

Aizkolari eta harri-jasotzaileak

Meza nagusiarekin hasiko da biharko eguna eta 12.30ean Gorritiren abereak izango dira San Migel plazan. 17.30ean Irurako eta inguruetako dantzari txikien saioa izango da eta 19.00etatik aurrera herri kirolak egongo dira. Aimar Irigoien harri-jasotzaileak erakustaldia egingo du eta Otaño eta Mugerza Mugika eta Otaegiren aurka neurtuko dira aizkoran. Unsain anaiak trikitilari taldearekin emango diote amaiera lehen asteburuari.

Izan ere, hurrengo astean helduko da Irurako jaien bigarren txanpa. Ostiralean, irailak 28, pilota eskolako haurren arteko xare eta pala partidek egongo dira trinketean 18.00etatik aurrera. Loatza musika eskolako trikitilariekin kalejira 19.30ean hasiko da eta ondoren, txistor-jana izango da. Gauean Playback jaialdia izango da frontoian eta rock kontzertua San Migel plazan Nekro taldearekin. Ondoren Izotz taldearekin gaupasa egiteko aukera egongo da.

Larunbata San Migel Eguna izango da eta hainbat musika emanaldi antolatu dituzte. Besteren artean, Los Cinco Bilbainos, Rio Samba Show taldea, Alurr dantza taldearen ikuskizuna eta Trikidantz musika taldea arituko dira. Mikel Mendizabal eta Aitor Mendiluze bertsolariak ere izango dira goizean.

KONTZERTUAK

Gaur gauean Koma eta Zea Mays musika taldeek kontzertua emango dute San Migel plazan bai eta Mexikotik etorritako Trio Jalisco folk taldea Labaderoko plazan arituko da ere.

Herri kirolak

Egungo Euskadiko eta Gizpukoako txapeldun Aimar Irigoien harri-jasotzaileak erakustaldia egingo du igandean 19.00etatik aurrera. Aizkolariak ere izango dira San Migel plazan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo