GARA > Idatzia > Alaves

Bosgarren jardunaldia

Arerioaren desterruan bilatu nahi du lehen garaipena

Lehen gola lortu eta gero, egindako lanari etekina atera nahi dio Uriberen taldeak Granada 74 Motrilen jokatzen duen talde bitxiaren aurka

p041_f02_097x096.jpg

GRANADA 74-ALAVES

Azken hiru urte negargarrien ostean bere oinarrietara itzuli nahi duen Alavesek. Granada 74ren aurka lortu nahi du denboraldiko lehen garaipena. Egiten ari diren lana oso ona dela behin eta berriz esan den arren, esfortzu horrek emaitzak behar ditu eta Cadizen aurka lehen gola sartu eta gero, lehen hiru puntuak eskuratu nahi ditu.

Futbola merkantzia hutsa bihurtu den bi adibiderik garbienak lehiatuko dira gaur Motrileko udal futbolzelai txikian. Pitermanen gutizien morroi izan dira babazorroak azken hiru urteetan eta Enrique Pina presidenteak Bigarren Mailako tokia Ciudad de Murciari erosita ari dira andaluziarrak zilarrezko mailan. Espainiarrak ez ditu Granadan ucraniarrak Gasteizen izan zituen erraztasunak topatu eta Motrilen jokatu behar ditu bere partidak. Zelaiak dituen neurri txikiek asko baldintza dezakete gaurko lehiaren nondik norakoak.

Baina kluba berria den arren, iaz horren ondo aritu zen Ciudad de Murciako jokalariek osatzen dute taldearen bizkarrezurra eta arerioa ere ez da xamurra izango arabarrentzat.

Antonio Tapiaren mutilek hiru puntu dituzte sailkapenean, Teneriferi etxean 4-1 iarabazi ostean. Gainerako hiru partidak galdu egin dituzte andaluziarrek, Cadizen aurka 2-0, Herculesen aurka 2-3 eta iragan asteburuan Salamancan 3-1.

Hamaikakoan pista gutxi

Partidari begira, autobusean emandako ordu ugarietan -goizeko zortzietan irten ziren gasteiztik eta arratsaldeko sei eta erdiak aldera heldu ziren Motrilera- amaituko zuen Josu Uribek gaur zelairatuko duen hamaikakoa diseinatzen.

Astean zehar pista gutxi eman ditu asturiarrak hasierako hamaikakoaren inguruan, baina ziurra da Cadizen aurka jokatu zuen taldearekin alderatuta aldaketak izango direla, Samuel Bayon Gasteizen geratu baitzen ezustean.

Eskuineko hegalerako aukera desberdinak ditu alaveseko entrenatzaileak eta aukera bat da, Copan Nasticen aurka egin bezala, Edu Alonsok eta Calderonek betetzea eskubia. Mena edo Asier Arranzek ere euren aukerak izan ditzakete. Defentsaren erdian, Mateo berriro hamaikakora itzul liteke Gasparren kaltean eta pibote bezala Astudilloren ondoan nork jokatuko duen ere Uribek bakarrik daki. Zelai txiki honetan geldikako jokaldiek duten garrantzia ezagututa, Sergiok jokatzea ez zen harritzekoa izango, baina Natxo Garro gasteiztarrak beste sendotasun bat ematen dio taldeari. Aurrelariak ziurrenik David Aganzo eta Raul Sanchez izango dira, azken horrek lehen partida joka dezake titular moduan.

Granada 74 taldean Ruz, Jose Juan eta Paco Estabanek, min hartuta, ezin dute jokatu.

La tormenta no impidió que el equipo entrenara en Motril

Las intensas tormentas caídas en la zona no impidieron que, como estaba previsto, el equipo albiazul entrenase en Motril tras más de diez horas de viaje en autobús. La capital granadina está en alerta naranja por el peligro de temporal, pero Motril parece haber escapado a las inclemencias del tiempo, aunque los locales no pudieron entrenar en el campo donde jugarán hoy.J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo