Mundiala
Lokatzekoak nagusitu dira errepidean
GARA | STUTTGART
Hanka Kupfernagel alemaniarrak eta Lars Boom herbeheretarrak lehendabiziko dominak erdietsi zituzten atzo Munduko Txapelketetan.
Kupfernagel hiru aldiz izan da munduko txapelduna ziklo-krosean eta atzo Armstrong iazko txapelduna menderatu zuen. 23 urtez azpikoan, berriz, Boomek Ignatiev faborito nagusia gainditu zuen, izan ere, errusiara txapeldunorde izan zen iaz ere eta txapeldun orain dela bi urte. Kupfernagel bezalaxe, Boom munduko txapeldun izan zen ziklo-krosean.