IDI-PROBAK | Lehiaketa
Uzkudunen idiak jaun eta jabe izan dira Laukinizen jokatutako probetan
J.L. | DONOSTIA
Uzkudunen idiak jaun eta jabe izan dira Laukinizen herenegun gauean amaitu diren probetan. Estreinako hiruretan bere bi uztarri sailkatu baitira. Bata lehengo, eta bestea hirugarren.
Azkeneko egunean ziren lehian faboritoak, eta ez zuten hutsik egin. Letearen izenean aritu den Uzkudunen uztarriak 47 untze egin zituen, eta beste guztiak ondu egin zituen, eta beretzat izan ziren mantak.
Zaleek bazuten itxaropenik Txausonen idiekin, baina arabarren uztarriak beste guztien markak ondu zituen, baina Letearena ez, eta bigarren izan zen 45 untzerekin. Zerainen izenean aritu zen Uzkudunen beste uztarria sailkatu zen hirugarren 44 untzerekin.
Errezilen
Urretxun ere herriatren arteko txapelketa jokatu da, eta Elorriagaren idiak izan dira txapeldun 50 plaza pasa eginda. Bigarren, berriz, Ibañarrietarenak izan dira 48 pasa eginda.
Gaur hasiko den asteburuan, Errezilen eta Elgoibarren, San Miguel auzoan, izango dira probak, hain zuzen ere.
Errezilen gaur abiatuko dira, eta bertan kintopekoak izango dira. Lehen egun honetan, Lopeneren, Artasoren eta artzadunen idiak izango dira. Bihar, berriz, Subinasen, Aburuzaren eta Illarretarenak lehiatuko dira. Etzi jai izango da, eta astelehenean, Letarenak, Zabaldorenak eta Agerrezarrenak izango dira. Probak 22.00etan hasiko dira.
Etzi, berriz, Elgoibarren jokatuko dira 17.00etan hasita, Bilbaoren, Soarteren eta Bikandiren idi pareekin.