GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Jokoak | Finalak

Gipuzkoako hiru txapel banatuko dira

J.L. | DONOSTIA

Gipuzkoako hiru txapel banatuko dira etzi arratsaldean Aizarnazabalen, bertan jokatuko baitara lasto-altatzeko, txingako, eta zaku lasterketako finalak.

Lasto altxatzen, Argaia, Arrieta, Ituarte eta Urreisti neurtuko dira. 45 kiloko lasto fardoa erabiliko dute, eta 7,5 metrotara altxatu beharko dute. Bi minutu izango dituzte lanerako.

Txinga Txapelketan, berriz, Agiregabiria I.a, Agirregabiria II.a, Agirregabiria III.a, Alberdi, Albizu, Arrieta, Ituarte eta Urresti izango dira nor baino nor. Kirolari bakoitzak 50 kiloko txingak erabili beharko ditu esku bakar batean, eta denbora librean ahalik eta plazarik gehien egitea izango da helburua. Agirregabiria I.a izango da irabazteko faborito nagusia.

Azkenik, taldekako zaku lasterketako finala era jokatuko da, eta talde bakoitzak hiru kide izango ditu. Parte hartzaileen zerreanda ez da eman ezagutzera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo