GARA > Idatzia > Hemeroteka

Xabier Etxaniz Erle

Euskal herritarrak eroso gaude

Kulturaz eta arteaz eginiko elkarrizketa interesgarri batean (Berria, irailak 1) Erramun Landak botatako esaldia da goiko hori. «Euskal herritarrak eroso gaude. Oso eroso» zioen Landak. Bera, batik bat arteaz ari zen elkarrizketa horretan, baina susmoa dut kultur -eta beste esparru askotako- arlo guztietara zabal daitekeela ideia hori.

(...) Gaur egun euskarazko liburugintzan (...) gabezia eta behar handiak daude, baina zenbait arlotan merkatua asetzen ari da, eta agian gehiegi argitaratzen (...)

Hemengo lanak kanpoan ezagutarazteko eginiko proiektuekin ere herren ari gara. Liburu zehatz bati edo beste bati ematen zaio laguntza kanpoan argitaratzeko, baina agian hori egin baino lehen -edo horrekin batera- hemengo liburuen berri eman beharko litzateke, euskal literaturaren historiak, azterketak, saioak... ezagutarazi.

Izan ere, urtero-urtero Torrealdaik ematen dizkigun datuok ikusita egoera onean omen gaudela ikus dezakegu, gero eta liburu gehiago argitaratu... baina argitaletxeetan, eta gizarteko esparru batzuetan, gero eta gehiago hitz egiten da gure literaturaren -kulturaren- krisiaz. Oso gutxi saltzen da eta dirudienez gero eta gutxiago irakurri. Susmoa dut eztabaida batzuk ere -Euskadi sarien aitzakiarekin hasitako hura, esaterako- ez direla ongi itxi. Eta, benetan larria iruditzen zait gure kulturaren egoera horrelakoa izanik euskal jendearen aldetik dagoen lasaitze hau, eroso sentitze hau.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo