GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Munduko Txapelketa

Polemika eta bi faborito nagusi izango dira Munduko Txapelketan

Paolo Bettinik ez du bere lekukoa galdu nahi, baina Oscar Freire historian sartu nahi duen txirrindulariari aurre egin beharko dio

p057_f01_148x092.jpg

Amaia U. LASAGABASTER | EIBAR

Garbitasunaren Mundialak izatea espero zuten antolatzaileek, baina polemikak izan dira protagonista nagusiak Stuttgarteko Txapelketa horietan.

Dopinaren aurkako borroka dela-eta, hainbat txirrindularik -baita Eddy Merckx bezalako txapeldunak ere- etxeko telebistan ikusi beharko dute lasterketa; beste batzuek, berriz, epaitegi eta erakunde desberdinen laguntza behar izan dute parte hartu ahal izateko; eta den-denak UCI, federazioak, erakunde alemaniarrak, taldeak, antolatzaileak... gauzatzen ari diren guden lekuko.

Guzti hori, hala ere, alde batera geratuko da 10.30etik aurrera, orduan kirola izango da protagonista bakarra. Hainbat izen ospetsuren hutsunea suma daiteke, bai, baina Stuttgarten daudenen zerrenda ere, galanta da. Eta hautagai guztien gainetik, bi faborito nagusi: Paolo Bettini eta Oscar Freire.

Italiarrak ez dio bere lekukoa inori eman nahi. Munduko txapeldunaren maldizio famatuari jarraituz edo, aurtengoa ez da bere urterik onena izan, baina urrezkoari eusteko hainbat faktore dauka bere alde: hasteko, bere neurrira egindako selekzioa -Franco Ballerinik etxean eta haserre utzi ditu Daniele Benatti eta Alessandro Petacchi-, eta batez ere italiarrek zita hauetan izaten duten motibazio berezia. Are gehiago edozein ezaugarrietako lasterketa eta ibilbidetara molda daiteken Kilkerraren izaera irabazlea kontuan hartuta.

Baina teorian bere arerio nagusia izango denak ez dauka inbidiarik ildo horretan. Oscar Freire talde on batek zainduko du ere -lan egiteko prest eta, alde berean, alternatibekin, batez ere lasterketa apurtzen bada-, izaera irabazlea soberan dauka eta motibazioari dagokionez, esan beharrik ez: azken bi urteotan, lesioak direla-eta, Mundialetan parte hartu ezin izan ondoren, Torrelavegakoak Alfredo Binda, Eddy Merckx eta Rik Van Steenbergen gainditu nahi du, lau Txapelketa lortzen dituen txirrindulari bakarra bilakatuz. Bere oztopo nagusia lasterketa gogorregia izatea izango litzateke eta hor datza, ziur aski, talde italiarraren taktika.

Bi horiekin batera badaude beste hainbat hautagai: Samuel Sánchez denboraldia egoera ezinhobean amaitzen ari dena, Alejandro Valverde amorruz beteta korrituko duena, Stephan Schumacher etxean egotearen motibazioa izango duena, Michael Boogerd txirrindularitzati urrezko agurra eman nahi diona... Euskaldunoi dagokigunez, eta Venezuelaren ikurra defendatuz bada ere, Unai Etxebarria izango dugu ordezkari bakar.

Igoerak

Gainontzekoak bezala, 267 kilometroko ibilbideari ekin beharko dio, 19'1 kilometrotako zirkuitoari 14 itzuli emanez. Txirrindulariek erabakiko dute bere gogortasuna, baina bertan agertzen diren hiru kotek -Herdweg, 700 metrokoa eta %13ko aldapa duen zati batekin; Birkenkpf, %8ko aldapa duena; eta, azkena, %7ko aldapa eta 2'8 kilometrokoa- esprintaren aukera oztopa dezakete.

 
Los organizadores se niegan a pagar a la UCI

La UCI y el Comité Organizador de los Mundiales viven una nueva polémica. En este caso porque, al parecer, los organizadores se niegan a pagar sus deudas con el organismo internacional por los gastos de puesta en marcha del Mundial, como forma de protesta ante los problemas del dopaje. El último gesto de la UCI, programando un acto publicitario con Paolo Bettini, a quien querían vetar los organizadores, ha podido desencadenar la negativa.

Presión a los franceses, por su apoyo al Tour

La UCI ha amenazado a la Federación francesa con dejar a sus corredores fuera de los Juegos Olímpicos de Pekín. El posicionamiento de la Federación del lado de los organizadores de la prueba francesa, en plena guerra con el organismo internacional, podría dejar a este país sin representantes en Pekín, tanto en las pruebas de carretera como de pista.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo