GARA > Idatzia > Irrati-telebista

God shaves the King!

Ines INTXAUSTI

Telebista kritikaria

God shaves the Queen!» abesten zuten Sid Vicious, Johnny Rotten eta Malcolm McLaren pistoleroek, nahiz eta merkataritza estrategiak save aditzaz gorde kantaren izena. Monarkia oso emankorra da komunikabideentzat. Eta telebistarako are gehiago, guztiz gai komertzial bihurtzen ari baita egunotan. Kate ezberdinetako kazetariak jabetu dira honetaz eta bi fronteko armada ondo hornitua dugu egun. Mercedes Mila, adibide gisa, erregeren familiaren ahizpa nagusia balitz agertzen da Tele 5en. Planteatzen duen defentsa sutsua guztiz eztabaidagarria izan arren, oso errentagarri izango zaiolakoan nago.

Dirudienez, Espainiako zarzuela mediatiko honen arazoen jatorria Letiziaren presentzian datza. TVEko kazetari ohia Gotha elitistan jaio izan balitz, eta ez ordea Oviedon, ez ginen gaur honetaz mintzatzen ariko. Baina goikoaren seinalea izango zen Asturiasen jaiotzea ezta? Azken finean, historiak erditzeko besterik ez dio deitu: koroari bizitza luzea emateko, hain zuzen ere. Eta zer egiten dute ba gainerako familia arruntek? Ba gauza bera, maiteok. Jarraime Peñazofielek ere zorroztu ditu hortzak. Gizon hori ikono eta paradoxa da aldi berean. Urte askoan zehar erregeren etxeko afer domestiko guztien bozgorailu izatetik aurreko mugaraino egin du salto arrazoi sekretuak direla medio. Eta ez omen dio inork eser esan -ezta bere intimitatean ere- halako jarrera saldua erakustegatik. Gehiegi omen daki Jaimestewart honek. Ez nuke gaia gehiago ukitu nahi, baina ezin dut ekidin alajaina! Gironako lagunek, Iñaki Anasagastik eta Interneten nabigatzen dabilen sama sakonak sorgin errealen ehiza garaia hasi dute udazkenari begira (noiz bestela?). Eta nire guru Alvarez Rabok askoz ere urrunago jarri du bere jopuntu tautologikoa: hurrengo oinordekoa emakumezkoa baldin eta badute, zergatik ez Elena galinfanta? Bera da lehenengo jaio zena. Felipe baino askoz ere arinago. Eta abiadura kontua bada, ondo zamalkatzen duela esango nuke. Eta abiadurak eta urdaiak badute elkarrekin zerikusirik behin Ruperrek komentziturik adierazi zidanez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo