GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Munduko Txapelketa

Munduko txapeldun izatea zer den erakutsi du Bettinik Stuttgarten

Aste osoan parte hartzeko arazoak izan ondoren, sekulako erakustaldia eman zuen «kilkerrak», bere selekzioaren lan handiari amaiera eman zion. Gainera 1991ean eta 1992an Gianni Bugnok erdietsiriko balentria berdindu zuen: jarraian bi Munduko Txapelketa irabaztea

p041_f01_111x111.jpg

Arnaitz GORRITI | DONOSTIA

Azken ordura arte ez zekien Stuttgarten parte hartzerik izango zuenentz. Mundu guztia bere gurpilaren mugimenduen zain zebilen, alferrik ez baitzen iazko Munduko Txapelketako garailea. Kontuak kontu, Paolo Bettinik urrezko domina irabazteaz gain, merezi egin behar dela erakutsi zuen atzo Stuttgarten. Amorruz eta nekez gainezka, negar egiten zuen «kilkerrak». Berriz ere munduko txapeldun.

Gianni Bugno herkideak 1991 ean eta 1992an egindako balentria errepikatu zuen atzo Bettinik, Munduko Txapelketa bigarren aldiz irabaziz jarraian. Hala ere, Bugno hotza zen eta klasea eta maila ezkutuan zeramatzan. Bettini, aldiz, ez. «Kilkerrak» berak sortu zuen eraso erabakigarria, berarekin batera joan ziren Kolobnev -zilarra-, Schumacher -brontzea-, Schleck eta Evans bezala erreleboetan lanean aritu zen. Esprintean gorputz eta arima ekin behar izan zion, gorputz txikian arima itzela duela gorderik erakutsiz. Ez zuen urrezko domina irabazi soilik. Munduko txapeldun izateak zer esan nahi duen ere erakutsi zuen.

Italiarren talde lana

Italiako selekzioak talde beldurgarria eramatendu urtero munduko txapelketan leihatzera. Hala, sarritan «oilar» larregik bat egiten dute oilategi berean eta ez dute lan erraza izaten txirrindulari jakin baten alde egiteko. Atzo aldiz, italiarrek nahiko garbi zuten zeinentzat lan egin eta liderrak, ortzadar maillotaren jabeak, ez zuen hutsik egin.

Birkenkopf gainean apurtu zuen talde nagusia Bettinik. Ordurako Samuel Sanchezek tropela mila puskatan apurtu zuen, eta asturiarraren lanari errematea eman zion 33 urteko txapeldunak. Espainiako selekzioak Freire zekarren atzetik eta tropelak berriro bat egin baino lehen apurtu zuen. Gurpilera Frank Schleck eta Stefan Schumacher baizik ez zitzaizkion azaldu. Muino horren jaitsieran beste hamar bat txirrindularik harrapatu zituzten aurreko hirurak.

Bettini ez zegoen ezertxo ere oparitzeko, ordea, eta Botnangeko gaintxoan taldea ostera ere lehertu zuen, nahiz eta bakarrik ez hanka egin. Schleck eta Schumacherrez gain, Kolobnev eta Evansek ere bat egin zuten eta, atzetik zetozenengandik ihesi, jazarpen proba bikaina bizi izan zen azken kilometroetan.

Azken orduan Evansek eta Schleckek erasoa jo zuten, baina ezinezkoa zen abiadura horretan. Indarrak, 267 kilometroren buruan, oso parean zeuden gainera. Hala, Schumacherrek eta Kolobnevek gorriak ikusarazi zizkioten Bettiniri esprintean, baina «kilkerrak» haginak estutu eta garaipen ikaragarria erdietsi zuen.

Erantzukizuna hartuta

Azken itzulian Paolo Bettinik hartu zuen lasterketaren erantzukizuna, Birkenkopfeko aldapan hautsi zuen lehenbizi lasterketa, Freire atzean uztea lortuz. Botnangeko muinoan, berriz, helmugara iritsi zen selekzioa egin zuen.

Críticas de la Asociación Mundial de Organizadores

La emocionante edición 2007 de los mundiales de ciclismo tuvo también su parte más amarga en las críticas del Comité Director de la Asociación Internacional de Organizadores de Carreras -AIOCC- hacia la UCI y su propuesta de nuevo calendario a partir del año que viene.

Dicho Comité se reunió desde el viernes pasado en Stuttgart y en la jornada de ayer emitió un comunicado de prensa en el que califica de «inaceptables las modificaciones del calendario 2008 del Uci ProTour».

«Consideramos inaceptables las modificaciones del calendario decididas por el Consejo del Uci Pro Tour -CUPT- para 2008 y la nueva jerarquización de las carreras como consecuencia de esa decisión».

Según su criterio, este nuevo calendario «niega los derechos históricos de los `monumentos' del ciclismo» además de que «no aporta soluciones a las dificultades de las demás carreras a las que, de hecho, se las devalúa», según explicó dicha asociación internacional.

En el citado comunicado, la Asociación Mundial de Organizadores también se dirige expresamente «a las Federaciones Nacionales para que ellas intervengan ante la UCI». El objetivo es, en última instancia, «restablecer un calendario único y unas normas de participación comprensibles para todos y que éstas sean reflejo del patrimonio mundial del ciclismo», para terminar recalcando que «del éxito de esta acción depende el normal desarrollo de la próxima temporada en el circuito ciclista». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo