GARA > Idatzia > Eskubaloia

Beste jipoi bat eman dio hirugarren handiak

CIUDAD REAL 39 ARRATE 22

GARA

Zorionez, amaitu zaizkio Arrateri txapelketa hasieran egutegiak egokitutako «hiru handiak». Portland, Bartzelona eta Ciudad Real Txapelketa irabazteko faborito nagusien aurka jokatzea egokitu zaie eibartarrei lehen hiru jardunaldietan eta sekulako porrotak jaso dituzte beste liga bateko arerio horien aurka.

Ciudad Realen ez zuen inolako aukerarik izan Victor Debreren taldeak eta lehen sei minutuetan 5-0 atzetik ziren markagailuan. Defentsan ahul eta erasoan ideiarik gabe, gipuzkoarrak jostailu bat izan ziren Talant Dujshebaeven jokalarien eskuetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo