GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Lehendakari eta Hasiberrien Txapelketak

Castroviejok ez du kale egin eta gailendu da

Seguros Bilbao taldekoak 19 eta 20 urteko lasterketetan nabarmendu dira eta Izagirre bigarren sailkatu da. Hasiberietan, berriz, Urainek irabazi du

p042_f02_139x108.jpg

 

U.I. | BILBO

Bigarren urtez, Seguros Bilbao taldeko Jonathan Castroviejo bizkaitarrak GARA Txapelketaren saria jasoko du, aurten Lehendakari Txapelketarena, hain zuzen ere. Hasiberrietan, berriz, Beñat Urain (Debabarrena) gailendu da, Miguel Minguez (Suminan) eta Julen Gonzalez (Azpiru) txirrindularien aurretik.

Seguros Bilbao taldekoak nagusitu dira Lehendakarin; hain justu, Castroviejo bizkaitarrak garaipena erdietsi du eta Izagirre taldekide gipuzkoarrak bigarren sailkatu da. Iaz, hasiberri onenak izan ziren eta, beraz, ez da ezustekorik egon aurtengo denboraldian. Bi horiek pronostikoak bete dituzte erabat hasieratik. Ez dute aukerarik eman eta beste aurkariak urrun azaldu dira urtearen buruan.

Izan ere, Urain hirugarren sailkatu da, hasiberria izan arren. Larrea (Bidelan) eta Echeverz (Telco) txirrindularien lana ere nabarmen geratu da; hainbatetan saiatu dira, garaipenik eskuratu ez duten arren, eta maila ona erakutsi dute. Azkenik, Lavin Alfus-Tedes taldearen txirrindulari onena izan da; eta Minguez eta Legasa, ordea, Suminanekoak.

Guztira, 34 txirrindularik batu dituzte puntuak denboraldian L ehendakari Txapelketan, 11 taldekoak, hain justu ere: Seguros Bilbao, Debabarrena, Bidelan-Kirolgi, Telco, Suminan-Koplad-Uni2, Alfus-Tedes, Azpiru-Ugarte, Caja Rural, Ibaigane Opel, Cafe Baque eta Belca.

Maila polita

Hasiberrietan, batzuek maila ederra erakutsi dute garaipenik ez duten arren eta tropela eskalduna etorkizuna duela agerian geratu da. Amaieran, Urainek ospea eman dio Debabarrena taldeari.

Txirrindulari gipuzkoarrak lehia polita izan du Minguezekin urtearen buruan. Sailkapen nagusian, Julen Gonzalez hirugarren sailkatu da; puntu gehiago batu ditu Euskaldun Txapelketan Lehendakarin baino. Eizagirre eta Olea (Azpiru), Legasa (Suminan) eta Guardiola (Alfus) ondo aritu dira. 15 txirrindulari sailkatu dira, orotara, eta Guardiolak eta Pardok (Seguros Bilbao) besterik ez dira gailendu, Zornotzan eta Gorlizen, hurrenez hurren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo