Izotz-hockeya | Etorkizuna
Oso litekeena da Hormadik Superligan jokatzea
Lapurtarrek eskaria egin diote Estatu espainoleko Federazioari, eta etzi jakingo dute erabakia
Jon LEUNDA | DONOSTIA
Hormadi Angelukoak Estatu espainoleko Superligan jokatu dezake aurtengo denboraldian, atzo Carlos Gordobilek, Federazio horretako zuzendari teknikoak, GARAri baieztatu zione.
Berria hori da, eta ostegunerako jakingo dute angeluarrak Superligan arituko diren ala ez. Lapurtarrak Estatu frantseseko Elite Ligan aritu dira urte askotan, eta goi mailan izan dira gehienetan. Iaz, ordea, denboraldi tamalgarria egin zuten, eta Lehen Mailara jaitsi ziren.
Maila nagusia galtzeak arazoak sortu ditu taldean, eta klubeko zuzendaritzak Estatu frantseseko Federazioari bidali beharreko txostenak atzera bidali ditu, haien ustez Lehen Mailan aritzeko baldintzak ez zituelako betetzen, eta Frantziako Ligako azkeneko mailara bidali du talde gorri-berdea, Hirugarrengora, alegia.
Maila hori erabat amateurra da eta, gainera, oso talde gutxi dago bertan. Lapurtarrek gutxienez Bigarren Mailan aritu nahi zuten, baina Federazioak ez dio baimenik ematen, eta Estatu espainoleko Federazioari eskaria egin dio, ea bertan parte hartu ote lezakeen galdetuta, eta gauzak nahiko bide onetik doaz.
Estatu espainoleko Federazioko zuzendari tekniko Carlos Gordobil donostiarra orain dela bi urte arte Hormadiko entrenatzailea izandakoa da, eta horrek ere bidea gozatuko dio. Gordobilek berak atzo GARAri aditzera emandakoaren arabera, denek dute borondate ona: «Hormadik arazoak ditu, eta hori da konpondu nahi duguna. Haiek Estatu frantseseko Hirugarren Mailan ez dute joatu nahi, baina bertako Federazioak bertara bidali ditu. Guregana etorri dira ea posible izango ote luketen hemen jokatzea galdetuta, eta oraingoz, gauzak bide onetik doaz», esan zuen Gordobilek.
Hori bai, Estatu frantseseko Federazioaren baimena ere izan nahi dute: «Guk ez dugu inorekin arazorik izan nahi, eta Estatu espainoleko Federazioak eta Estatu frantsesekoak elkarrekin lan asko egiten dute, eta hala jarraitu behar da izotz gaineko hockeya indartu nahi bada. Haiek ere borondate ona dute, eta aukerak daude Hormadik Superligan jokatzeko».
Estatu espainoleko Liga asteburu honetan abiatu da, baina zazpi talde izate horrek, zortzigarren bat sartzeko bideak errazten ditu. Izan ere astebururo talde batek atseden hartu behar du, eta hori izango litzateke Hormadiren aurka neurtuko litzatekeen taldea.
Gordobilen esanetan, Hormadi sartzeak onurak bakarrik ekarriko lizkioke Superligari: «Garbi dago Angelukoak hemen izateak onurak bakarrik ekarriko lituzkela. Azkeneko urteetan Superligan sei talde besterik ez dira izan. Berriren bat agertzen baldin bazen, besteren batek utzi egiten zuen, eta aurten Gasteiz itzuli denean beste guztiek jarraitu dute, eta liga zazpirekin abiatu da. Hormadi ere Liga honetan aritzen baldin bada, zortzi izango ginateke. Hasteko, horrek denboraldia luzatuko luke, eta hori ona da. Gero, lapurtarrek talde lehiakorra ekarriko dute izan dituzten arazo guztiak izan badituzte ere, eta hori ere lehian ari diren talde guztientzat ona da», esan zuen Carlos Gordobilek.
Hala ere, erabakia hartzeko beste taldeek ere oniritzia eman behar dute, ez da Federazioaren baietza bakarik jaso behar baina, alde horretatik, ere ez dagoela arazorik esan zuen Gordobilek: «Denak borondate oso ona agertu dute, lehen aipatu legez, Liga luzatzea eta talde lehiakorra aurrean izatea esan nahiko baitu horrek, eta hori ona da».
Estatu espainoleko Federazioko zuzendari teknikoaren hitzetan, ostegunerako jakingo dute gorri-berdeen etorkizuna: «Ostegunerako jakingo dugu, ea Hormadi Superligan arituko den ala ez. Lehen aipatu bezala, aukerak badaude, denak daude borondate onarekin, baina oraindik apur bat itxaron berhar da», eman zuen aditzera entrenatzaile donostiarrak
Erabaki hori baieztatzen baldin bada, lehen aldiz horrelako Liga batean Hego eta Ipar Euskal Herriko taldeak batera arituko lirateke, nahiz eta Estatu espainoleko federazioaren menpeko Txapelketa batean izango litzatekeen.
Hormadik Frantziako Elite Liga galdu zuen iaz eta Federazioak Hirugarren Mailara jaitsi du. Haien ustez, Lehen eta Bigarren Mailan jokatzeko baldintzarik ez du betetzen.Hala ere lapurtarrak ez daude Hirugarren Mailan jokatzeko prest.
La Superliga ya ha arrancado y lo que es seguro es que en ella estarán dos conjuntos vascos, pase lo que pase con el Hormadi. El Txuri Urdin y el Gasteiz ya han empezado a competir y eso es una buena noticia.
La gran novedad de esta temporada es la vuelta a la competición del Gasteiz. Los alaveses no compitieron en la pasada edición por diversos problemas, pero vuelven este año con el objetivo de hacer un buen papel, o lo que es más importante, tener continuidad.
Los gasteiztarras han pasado por muchos problemas en los últimos años. El equipo aparece y desaparece y entre medio ha habido algún intento de hacer un conjunto campeón, gastándose mucho dinero para traer jugadores importantes, pero no ha funcionado.,
Para esta temporada, han repescado a jugadores alaveses que estaban en el Txuri Urdin y otros que no jugaron la temporada pasada, pero que estuvieron entrenándose.
El Txuri Urdin, por su parte, ha partido con la intención de realizar una buena temporada y con el objetivo de estar con los mejores, como ya lo hicieron en la pasada campaña. Los donostiarras están haciendo el equipo con jugadores que tienen un gran futuro y están formando un conjunto que pueda dar muchas alegría a los seguidores guipuzcoanos.
Para ello han confeccionado un equipo con jugadores de casa, con algunos veteranos que llevan años jugando y otros que son nuevos en la categoría, pero no el el club. También tienen dos extranjeros y esperan con todos ellos realizar un buen curso.
El club, por su parte, hace un llamamiento a los seguidores para que acudan al palacio de hielo a animar a estos jugadores, que dan todo lo que tienen.