GARA > Idatzia > Athletic

Gol eskasia

Golak sartzen ez badira, nekez bil daitezke puntuak

Zuri-gorriek sortzen dituzten gol-aukerak sartzeko arazo handiak izaten ari dira. Horrek, tamalez, puntu gehiago lortzea ekiditen ari zaio Athletici.

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Ismael Urzaizen itzala handia da, erraldoia agian. Tuterakoak Athletic utziko zuela iragarri zuenetik jakina zen bere hutsunea bete ahal izatea ez zela batere lan erreza izango.

Amsterdameko Ajaxeko aurrelariaren osteko lehen urtea gol eskasia ekartzen ari da. Zuri-gorriek lau gol besterik ez dituzte egin sei jardunaldietan, zifra benetan apurra.

Baina gol faltak ez da soilik aurrelarien arazoa edota aukerak bukatzeko ezintasuna; arazoa askoz ere sakonagoa da. Izan ere, Caparrosek ezarri gura duen jokatzeko eran defentsako lana du lehentasuna. Hortaz, erasoko jokoa askoz ere motelagoa eta aurrez ikusteko modukoa da.

Horren guztiaren eredu da Utrerakoak zuzentzen zuen taldeak, Deportivok, 38 partidatan soilik 37 egitea. Aurten, Athletic zifra horiek errepikatzeko bidean da.

Izan ere, esan bezala, arazoa ez da aurrelari zuri-gorriek ez dituztela dauzkaten aukerak sartzen, baizik eta jokoaren bitartez Athleticek ez dituela behar bezain beste gol egoera sortzen.

Aritz Adurizek bi gol egin zituen Levanteren kontra. Donostiarrak taldeak duen aurrelaririk fidagarriena dela erakutsi zuen beste behin ere eta bere jarduna kolokan jartzeak ez dauka inolako zentzurik. El Madrigalen, kasu, zorte pittin bat besterik ez zitzaion falta baloia sareetan sartzeko. Lehen zatian behintzat, zeren bigarrengoan Athleticek aurrera jotzeko ezintasun nabaria erakutsi zuen.

Castelloko partidan berrikuntza nabarienetakoa Ion Velez izan zen. Nafarra oso maila ona ematen ari da. Uneoro borroka eta mugikortasuna eskaintzen du, baina oraindik ez du gol sortu. Aukerak izan ditu, baina kasu batzuetan atzelari edo atezainen jardunak eta beste batean zutoinak lehoi bezala lehen gola sartzea ekidin diote.

Velezek bildutako minutuak Fernando Llorenteren kaltetan izaten ari dira. Halere, Iruñeko aurrelariak behin eta berriz alferrik galtzen ditu Caparrosek ematen dizkion minutuak. Pena bat da, Llorentek potentzial ikaragarria izan baitezake. Hala ere, horrekin bakarrik ez du balio.

Horiek hala, eta gol eskasia ez dela aurrelariei soilik leporatu beharreko arazoa kontuan izanda, ez legoke txarto neguko merkatuan aurrelari postuan dagoen lehiakortasuna handitzea. Hala, kanpoan dauden aurrelariei erreparatuz gero, izen bat gailendu daiteke: Iñigo Velez de Mendizabal. Gasteiztarra Murtzian dabil eta bertan Baiano, Goitom eta Iñigo Alonso aurrelariekin borrokatzen ari da minutuak pilatzeko. urtarrila bitartean ez ditu bost partida jokatzen, bera fitxatzeko aukera egongo da. Askoz ere zalantzagarriagoa da Ezquerro zuzendaritza talde honekin etortzea.

Bestela, Lezaman saltoa eman dezaketen jokalarien artean Ismael López gaztea dago. Hala ere, nafarra ez da `9' bat, baizik eta hegalean ere jokatu dezakeen jokalaria da.

SOILIK 4 GOL

Jokatu diren sei jardunaldietan Athleticek soilik lau gol eskas egin ditu. Kasualitatea edo ez, iaz Caparrosek zuzentzen zuen Deportivok liga osoan 37 gol sartu zituen, partiduro gol bat baino gutxiago.

NEGUKO MERKATUA?

Aurrelari postuan dagoen lehiakortasuna handitzeko aukera zabalik egon liteke oraindik ere. Hortaz, neguko merkatuan ez dira aukera gehiegi agertuko. Onena, beharbada, Iñigo Velez de Mendizabal.

Luis Solar confirmado de manera oficial

A pesar de que era algo de dominio público, el Athletic nombró ayer oficialmente a Luis Solar como coordinador general de Lezama. El ex director de Deportes de la Diputación y antiguo responsable del IVEF responde a un perfil de gestor sin ninguna experiencia en el fútbol.

Dirección y ejecución del campo para Idom

No hubo sorpresas y la sociedad San Mamés Barria otorgó a la empresa Idom la redacción de la dirección y ejecución del proyecto del nuevo campo del Athletic. Esta misma empresa fue la que presentó la maqueta, con claras reminiscencias alemanas, del nuevo campo.

Yeste sufre un pinchazo y alimenta su preocupación

La sesión de ayer en Lezama encendió las alarmas en el entorno del Athletic. Fran Yeste notó problemas en su operado pubis y tuvo que abandonar el entrenamiento. El basauritarra se mostró abatido, hecho que evidenció lanzando su peto y tapándose la cara para evitar ver su desolación camino de los vestuarios.

Afortunadamente, después de haber sido explorado por el doctor Joxean Lekue se dio a conocer que todo había quedado en un susto. Yeste no sufrió más que uno de los «pinchazos» que ha venido padeciendo durante toda su recuperación. Algo que responde a las adherencias de su operación a la que fue sometido el pasado 24 de julio en Barcelona. No se trata de nada grave a nivel físico, pero que sí está afectando a la moral del fino mediapunta. El de Basauri quiere estar cuanto antes junto a sus compañeros, pero estas molestias le están impidiendo ver el final del túnel y provoca que su lesión se esté prolongando ya durante más de dos meses.

Yeste es baja segura para jugar frente al Almería el domingo y veremos si puede llegar al choque del próximo día 21, fecha en la que el Athletic jugará en el José Zorrilla. Se supone que podrá estar, pero mientras el físico le siga dando sustos, Yeste no estará tranquilo del todo.

Por otra parte, los otros dos jugadores con molestias, Joseba Garmendia e Igor Gabilondo, evolucionan de manera favorable de sus respectivas dolencias. El de Añorga encara ya la recta final de su recuperación y vistos los problemas en la izquierda podría tener sus opciones de entrar contra los almerienses.

GARA

Josu Sarriegi fue titular con un PAO que ya es líder

El defensa de Lazkao va cogiendo el aire a la liga griega y ya ejerce de titular en el Panathinaikos. Sarriegi ya dispuso de minutos en la segunda jornada y este fin de semana salió de inicio frente al PAOK de Salonica. Con su victoria por 2-0, el PAO se sitúa primero.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo