GARA > Idatzia > Euskal Herria

Txutxin Bodalla askatzeko eskatu dute Barakaldon

GARA |

110 bat lagun Barakaldoko Gurutxena auzoan elkartu ziren atzo bertako bizilaguna den Txutxin Bolladaren, eta kondena beteta preso segitzen duten gainerako presoen askatasuna exijitzeko. Ekitaldian azaldu zutenez, Bolladak hilabete honetan 20 urte bete ditu kartzelan, eta iazko maiatzean kaleratzear zela, Epaitegi Gorenak bertze hamaika urteko zigorra leporatzen ziola jakinarazi zioten. Antzekoak bertze 100 euskal preso politikori gerta dakizkiokeela ohartarazi zuten atzo. Mehatxu horren aitzinean, behin zigorra beteta aske uzteko eskatu zuten atzo. Aldi berean, «biziarteko kartzela» gaitzetsi zuten.

Bertzalde, Fagor-en egoitzetan protesta ekitaldiak eginen dira gaur, 13.45etatik 14.45etara, Luis Mari Azkargortaren askatasuna exijitzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo