Etxebizitzari buruzko eztabaida eraikitzaile bati bidea argitzeko asmoz, Zarautzen
Etxebizitzari buruzko solasaldiekin jarraituz, gaur «Gazte esperientziak etxebizitza borrokan» hitzaldia emango dute, Bilboko okupazio mugimendua (BOM) eta Lekittoko Gaztiak (LG) eragileetako kideek. Datorren ostegunean, urriak 18, Ate-jokako kide batek «Nor aberasten da gure eskubideen kontura?» galderari erantzungo dio. Urriaren 23an, berriz, Ubaldo Ortiz Hirigintza zinegotzia, Mireia Unamuno eta Antzuolako alkate ohia, «Instituzioen paperaz» mintzatuko dira.