Iñaki de Nicolas Pinto Getxo
Hezkuntza sailari
Artaza-Erromo institutu publikoko ikasleen gurasoen elkartekideok, jakin berri dugu 2007/8 ikasturterako planifikaturik genituen jarduerak bertan behera utzi behar izango ditugula... Ekainean diru-laguntza eskaera egitean, epez kanpo egin genuelako. Zer uste duzue, bada, profesionalak garela? Horretatik bizi garela? Guretzako dirua eskatzen dizuegula? Gure negozio pribatua aurrera atera nahi dugula? Gurasoentzako eskolak antolatzetik, ikasleen EGA ateratzeko ikastaroetatik, eskolaz kanpoko kultura jardueretatik, ikasleentzako kirol jarduerak antolatzetik bizi garela? Epez kanpo, zeuek zaudetela uste dut.
Ikasleen gurasoen elkarteen egoeren gainean ez duzue ezta ideiarik txikiena ere... gure lantokitik atera eta geure aisialdiaren zati bat, seme-alaben institutuan dauden lanak aurrera ateratzen lagundu behar dela ¯gero eta boluntario gutxiagorekin, gero eta burokrazia gehiagorekin¯, Aldundian kirolen kontuan kudeatzera joan beharra dela, udaletxeetan zenbait bilera egin beharra dagoela, Eusko Jaurlaritzara eskaerak eraman behar direla, BIGEn bilera dagoela, irakasleekin batera amaitu ezinak diren OOGak egiten, gazteen arazoei aurre egiten laguntzeko... eta epez kanpo nagoela! Ez al dago diru-laguntza kentzea beste biderik? Hori da gurasoen parte-hartzea bultzatzeko bururatzen zaizuen guztia? Bihartik aurrera bai, epez kanpo izango nauzue. Ondo izan!