GARA > Idatzia > Futbola

Frantziako Kopa

Avironek eta Genetsek erraz egin dute aurrera, baina Biarritz kanpoan geratu da

p041_f02.jpg

J.L. | DONOSTIA

Avironek eta Genetsek erraz egin dute aurrera Frantziako Kopako laugarren kanporaketan, eta Biarritzek, berriz, agur esan behar izan dio lehiaketari. Baionakoak eta Angelukoak dira lehiaketa honetabn geratzen diren euskal talde bakarrak.

Laugarren kanporaketan sartu dira lehen aldiz Aviron eta Genets, eta talde amateurren eta apalen aurka jokatu behar izan dute kanporaketa. Hala ere, partida bakar batean erabakitzen dute «auzia», eta horrek beti arriskuak sortzen baditu ere, euskaldunek ongi egin dute aitzinera.

Avironek haiek baino askoz ere maila ahulagoan dagoen talde amateur baten aurka jokatu zuten, Caudroten aurka, eta ohikoak ez direnek jokatu arren, 0-5 irabazi zuten. Barsacqek bi gol egin zituen, eta bana, berriz, Choplainek, Costek eta Cazenavek. Honakoek jokatu zuten: Bouet, Subervie, Fiegueau, P.Lalane, Laporte, Bidegain (Choplain, 20.m), Barsacq, Lacroix (Arahanzet, 45.m), Jacob, Coste (Cazenave, 61.m) eta Elisalt.

Genetsek, berriz, hiru maila beheragoko Saint Pierre Du Monten aurka jokatu zuen, eta 0-2 irabazi zuen. Pothetek eta Elouarik egin zituzten golak. Honako hauek jokatu zuten: Cherreau, Dubroca, Van Reusel, Lafitte, Laborde, Pagueault (Elouari), Delavier, Pothet (Gueye), Trentin, Darvon eta Jauregi (Lefevre).

BIarritzen zen lehian ari zen beste talde euskalduna. Akitaniako Ligako maila nagusian ari den taldeak maila bat beheragoko Saint Severren aurka 1-0 galdu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo