GARA > Idatzia > Athletic

Caparrosenek ligako etenaldia aprobetxatu behar dute

Bi aste orain arte egindakoa hobetzeko

Zuri-gorriek 14 egun dituzte aurretik Valladolideko partida prestatzeko. Bertan, zazpi jardunaldi hauetan erakutsitakoa baino gehiago eman beharko dute euren burua jeitsierako postuetan ikusi nahi ez badute.

p037_f01_199x120.jpg

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Sei puntu zazpi jardunaldietan. Benetan balantze eskasa lortu du orain arte Athleticek. Baina ez hori bakarrik, talde zuri-gorriaren jokoak ez du itxaropenerako motibo handiegierik eskaintzen. Orain, egoera horri buelta emateko, selekzioen arteko partidak medio, Ligak duen bi asteko etenaldia baliatu behar dute bilbotarrek.

Almeriaren aurka emandako itxura txarrak bizkaitarren inguruan alarma guztiak piztu ditu. Izan ere, argi dago Del Hornoren kanporatzeak lehia guztia baldintzatu zuela baina, era berean, Athletic bigarren zatian emandako irudiak ez dauka inolako justifikaziorik. Caparrosek beldurra transmititu zuen 45 minutu horietan ¯baloiak biltzen dituzten umeei pilota azkarregi itzultzeagatik bronka bota zien ere¯ eta taldeak nabaritu zuen. Erasoko jokoa sortu ezinik, Almeriaren berdinketa denbora eta aukera kontua besterik ez zen izan.

Sorkuntza atalean dago aurtengo Athleticen gabezia nagusienetariko bat. Izan ere, asko hitz egiten dute batzuk aurrelarien inguruan, eta egia da konpententzia gehiago ekartzeak taldearen maila indartuko lukeela, baina horiek nekez sartuko dituzte golak baloi onak ailegatzen ez bazaizkie.

Caparrosen taldeak zelai erdian jokatzeko mila arazo ditu. Hegaletatik ere, zailtasunak ugari dira, hortaz erasoko jokoa erabat herren geratzen da. Aldaketak bata bestearen atzetik datoz; izenak eta postuak astetik astera aldatu litezke, baina andaluziarrak ez du oraindik tekla egokia topatu.

Erdigunean, Orbaizen arazo fisikoak direla-eta, gizon ugari aritu dira orain arte: Javi Martinez, Tiko, Muñoz, Ander Murillo eta David Lopez. Antza, aiegiarra da entrenatzailearen konfiantza gehien daukan jokalaria, baina taldearen jokoak ez dio batere laguntzen. Javi Martinezek daukan erasorako izaera erabat ezkutuan gelditzen da, ez da nabarmentzen eta bere maila onenetik urrun gelditzen da.

Iñaki Muñozek minutu onak jokatu ditu, baina Caparrosek ez dio iruindarrari inolako jarraikortasunik eman zazpi jardunaldi hauetan.

Zelai erdian, kasurik arraro eta ulertezinena Tikorena da. Nafarra ligako lehen partidetan titular moduan aritu zen, eta bere taldekideen maila berean ezpada altuagoan jokatu bazuen ere, Utrerakoak ez dio aukera gehiagorik eman. Nahiz eta, adibidez, Zaragozaren eta Atletico Madrilen kontrako partidetan kasik 40 minutuz berotze ariketak egiten izan duen. Gainera, taldeak bere bertikaltasuna, dinamismoa, potentzia eta indar fisikoaren falta argi eta garbi sumatu ditu.

Hegaletan ere arazoak pilatzen hasi dira. Nabarmenena Igor Gabilondoren lesioa, akaso. Añorgarrak berebiziko `klasea' eta kalitatea du, baina zazpi jardunaldietan 45 minutu besterik ez ditu jokatu, Nou Campen eta bere mailatik urrun. Postu horretarako ordea, Athleticek sei miloi euro pagatu ditu David Lopez ekartzeko, baina Osasunako jokalari ohia ez du erakutsi aparteko mailarik. Unai Emeryren Almeriaren kontra, partida aulkitik hasi zuen.

Beste aukera bat David Cuellarrena da. Txantrearrak sekulako bizkortasuna dauka eta taldeari, batik bat bigarren zatietan, beste dimentsio bat eman diezaioke baina Capararrosek deialdietarik kanpo uzten du.

Nekez uler daiteke atzeko postuan jokatzen duten jokalarien egoera. Izan ere, Luis Prieto, Exposito edo Ustaritz jokalari baliogarriekin kontatu barik ja- rraitzen du. Egia da Amorebietak, zelaietatik kanpo arazoak alde batetara utzita, berdegunean maila ematen ari dela, baina Ociok irregulartasuna du lagun. Gasteiztarra maila ematen ari da, baina inolaz ere ez da Ustaritz, Prieto eta Sarriegi¯egun Greziako ligan titularra dena¯ baino 3 miloi garestiagoa eta ezin du beraren eta beste hiruren fitxen artean dagoen salto ikaragarria justifikatu.

Beraz, hamaika gauza hobetzeko eta dozenaka zalantza argitzeko balio behar du bi aste etenaldi horrek. Zuri-gorriek dezente hobetu beharko dute hurrengo erronkari begira, zeren Jose Luis Mendilibarren Valladolidek ez dizkio gauzak batere erraz jarriko. Bertan galduz gero, jaitsierako postuetan sartzeaz gain, Athleticek krisia erabat sakonduko baitu.

Recurso ante la expulsión de Asier Del Horno

El Athletic interpondrá alegaciones ante el Comité de Competición por la expulsión de Asier Del Horno ante al Almería. Idéntico procedimiento ha abierto el próximo rival de los rojiblancos, el Valladolid, para hacer frente a la tarjeta roja vista por Joseba Llorente en Santander.

Titularidad para Sarriegi y minutos para Isma Urzaiz

Josu Sarriegi volvió a formar parte del once inicial del PAO. Sin embargo, el equipo del trébol no pudo mantener su buena racha y cayó por 1-0 frente al Asteras. Por su parte, Isma Urzaiz dispuso de 25 minutos en el empate in extremis (2-2) del Ajax en Rotterdam ante el Sparta.

Confirmado el partido ante el Milan

Ayer llegó la confirmación oficial del encuentro que Milan y Athletic disputarán el próximo viernes, a partir de las 20.45, en La Catedral. Los rossoneros visitarán Bilbo con la presencia de Maldini, Nesta, Gilardino, Emerson, Ronaldo, Bonera, Cafú o Inzaghi, entre otras estrellas.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo