GARA > Idatzia > Pilota

Lau eta Erdiko Txapelketa

Final-zortzirenetan izango da Asier Berasaluzeren beldurgarrizko sakea

Berrizko pilotariak bere arma indartsuena kantxaratu, eta Iker Arretxe kanporatu zuen atzo Tolosako Beotibar pilotalekuan. Lehen jokaldiaz baliatuta, bizkaitarrak hamairu tanto egin zituen orotara: bederatzi sake zuzen eta lau tanto sake-errematearekin.

p045_f01_148x196.jpg

ARRETXE II 18

BERASALUZE IX 22

Aritz SORZABAL | TOLOSA

«Sakea aprobetxatu beharra dut, peloteoan asko jaisten baita nire jokoa. Defentsan justu ibiltzen naiz eta ezkerrarekin ez dut askorik egiten». Berasaluzeren adierazpenak dira horiek, Arretxeri Tolosako Beotibar pilotalekuan irabazi eta Lau eta Erdiko Txapelketako final-zortzirenetarako txartela eskuratu ondoren egindakoak, hain zuzen.

Bere gaitasunak ez ezik, Berrizko pilotariak ere gabeziak zeintzuk diren oso ondo daki. Eta horrek asko lagundu zion atzo, beldurgarrizko sakean oinarritu baitzen tantoak azkar amaitzeko eta Arretxeri jokoan sartzen ez uzteko. Lehen jokaldiaz baliatuta, Berasaluzek hamairu tanto egin zituen orotara: bederatzi sake zuzen eta lau tanto sake-errematearekin.

Partida ez zen batere ona izan, bi pilotariek oso urduri ematen baitzuten. Txokoan utzitako dejada batekin hasi zuen norgehiagoka Berasaluzek, baina sakez egindako falta batekin Arretxeri eman zion iniziatiba -pilotakada bat jaso zuen berak ateratako sakearekin-. Baina Arretxek ez zion opariari etekin gehiegirik atera, 2-1ekoa besterik ez baitzuen gauzatu ondorengo minutuetan. Hain zuzen ere, bizkaitarra 0-11 partziala egin eta 2-12 jarri baitzen aurretik. Tarte horretan, sei sake sartu zizkion Luzaideko aurrelariari, horietako bost jarraian.

Arretxeren suspertzea

Aldea nabarmena bazen ere, Arretxek gora egin zuen. Peloteoan nagusi zela eta pilotari beste abiadura ematen ziola argi utzi zuen, beste munduko ezer egin gabe, Berasaluzeren gabeziak agerian utzi baitzituen tantoa luzatzen zenean.

Nafarrak partida berdintzea lortu zuen (16-16) horrela, baina dena alde zuenean aurretik jartzeko pilota kanpora bota zuen (16-17). Ondoren, Berasaluzek oparia bueltatu zion: sakez falta egin eta ondorengo jokaldian pilota txapara bota zuen. Bazirudien bietako inork ez zuela norgehiagoka irabazi nahi.

Arretxe aurretik zegoen berriro (18-17), baina atzoko partidan, bataren eta bestearen urduritasuna ikusita, edozer gauza gerta zitekeen. Eta hala izan zen, ezustean, Berasaluzek peloteoa menderatu baitzuen partidaren azken txanpan. Izan ere, sakez bi tanto egiteaz gain, 18-20 eta 18-22koa jokaldia ongi landuta jarri baitzituen.

Bizkaitarren arteko derbia izango da final-zortzirenetan, Berrizkoak Imanol Agirren aurka jokatuko baitu.

Basauri y Eibar acogen dos nuevas citas con el cestaño

Tras la disputa del choque de ayer en el Beotibar, todavía restan por jugarse cuatro partidos para que finalicen los dieciseisavos de final del Campeonato del Cuatro y Medio. Las primeras elecciones de material para esos partidos tendrán lugar hoy en Basauri y Eibar.

En este sentido, Koka y Galarza V se citan hoy con el cestaño, a las 11.00, en el frontón Artunduaga de Basauri. Gonzalez y Leiza, por su parte, acudirán al Astelena de Eibar, a las 16.00, para retirar sus respectivos lotes. Mañana será el turno de Bengoetxea VI y Mendizabal. El de Leitza y el de Zaldibi separarán las pelotas en el Labrit, a las 11.30. Xala y Saralegi cerrarán la ronda de selecciones en Eibar. Será el próximo jueves, a las 11.30.

En cuanto al horario de todos esos duelos, Koka y Galarza se enfrentarán pasado mañana, a las 20.00, en Basauri; Gonzalez y Leiza el viernes, a las 18.00, en Eibar; Bengoetxea y Mendizabal el sábado, a las 17.15, en Iruñea; y Xala y Saralegi el domingo, a las 18.00, en Eibar. Una vez se jueguen estas eliminatorias, echarán a andar los octavos de final.

Por otro lado, cabe señalar que Abel Barriola, que acabó con molestias el partido de parejas que disputó el domingo en Eibar, sólo tiene una sobrecarga en uno de sus muslos. Las pruebas médicas a las que fue sometido ayer descartaron cualquier rotura. El zaguero de Leitza, sin embargo, será sustituido hoy por Zubieta en el festival que tendrá lugar en Agurain con el fin de que esas molestias remitan cuanto antes. El de Etxarri formará pareja con Irujo en un encuentro en el que se enfrentarán a Titín y Pascual.

A.S.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo