GARA > Idatzia > Non Zer

Zine Txiroaren edizio berria «Earthilings. Habitantes de la tierra»-k irekiko du

p052_f02_95x68.jpg

Shaun Monsonen dokumental ikaragarria proiektatu eta gero, Animalien Eskubideen Aldeko kideekin solasaldia egingo da. Zine Txiroa ez da ideia edo kalitate artistikorik gabeko zinea. Iruñean sortu eta sare modura zabaldu den ekimena da; martxan da, adibidez, Bilbo eta Gasteizen. Zine Txiroak gai politiko eta sozialak lantzen dituzten dokumental eta pelikulak ezagutarazi nahi ditu. Kasu gehienetan, ikus-entzunezko merkatutik kanpo geratzen den materiala izaten da gainera. Escrache eta Mikelazulo Kultur Elkarteak elkarlanean aurkezten dute ekimen hau. Hilabete bakoitzeko bigarren ostegunean dokumental bat aurkeztuko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo